Solomon R. Guggenheim Fundazioa
Solomon R. Guggenheim Fundazioa | |
---|---|
Datuak | |
Mota | fundazioa eta irabazteko asmorik gabeko erakundea |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | 501(c)(3) organization (en) |
Ekonomia | |
Diru-sarrerak | 84.620.075 $ (2019) |
Historia | |
Sorrera | 1937 |
webgune ofiziala |
Solomon R. Guggenheim Fundazioa Solomon R. Guggenheim 1937an sortu zuen erakundea da. Haren helburua arte garaikidea zabaltzea da. Mundu osoan egoitza desberdinak ditu, guztiak arkitektonikoki oso landuak.[1]
Helburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fundazioaren eginkizuna da "artea, arkitektura eta ikus-kulturaren beste adierazpen batzuen ulermena eta balioespena sustatzea, batez ere garai modernoa eta garaikidea, eta arte modernoa eta garaikidea biltzea, kontserbatzea eta aztertzea".
Fundazioak, bere museoetan, arkitektura eta artelan nabarmenak elkartu nahi ditu. Fundazioaren lehen museo iraunkorra, Solomon R. Guggenheim Museoa, Frank Lloyd Wright-ek diseinatutako espiral modernoko eraikin batean dago, eta Guggenheim Bilbao Frank Gehryk diseinatu zuen. Bi diseinu berritzaile hauek arreta kritiko handia jaso zuten. Peggy Guggenheim bilduma XVIII.mendeko Italiako jauregi batean dago, Palazzo Venier dei Leoni, Kanal Handian.
Fundazioaren bildumak asko hedatu dira zortzi hamarkadetan zehar eta XX. eta XXI. mendeko artearen mugimendu garrantzitsu guztiak biltzen dituzte. Bertako zuzendariak eta komisarioak bilduma bakarra osatzen saiatu dira, entziklopedikoa ez dena, haien ikuspegi berezietan oinarrituta baizik.[2] Bildumak hedabide berriak eta performance arteak barne hartzen ditu, eta fundazioak YouTube eta BMWekin kolaborazioak egin ditu.[3]
Guggenheim museoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ameriketako Estatu Batuak: New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museoa. Frank Lloyd Wright arkitektoak egindako eraikina.
- Italia: Veneziako Peggy Guggenheim Museoa.
- Euskal Herria: Bilboko Guggenheim Bilbao Museoa. Eraikina Frank Gehryrena da.
- Alemania: Berlingo Deutsche Guggenheim.
- Mexiko: Guadalajarako Guggenheim Museoa. Eraikitzeko prozesuan dago.
- Arabiar Emirerri Batuak: Abu Dhabiko Guggenheim Museoa.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ballon, Hillary; et al. (2009). The Guggenheim: Frank Lloyd Wright and the Making of the Modern Museum. Londres: Thames and Hudson.
- ↑ Spector, Nancy, ed. (2001). Guggenheim Museum Collection: A to Z. New York: The Solomon R. Guggenheim Foundation.
- ↑ https://www.gf.org/
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Guggenheim Fundazioaren webgune ofiziala.
- (Ingelesez):BMW Guggenheim Lab
- (Ingelesez):YouTube Play
- (Ingelesez):Guggenheim YouTube Play