Antonio Aretxabala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonio Aretxabala

Bizitza
JaiotzaVigo1963ko maiatzaren 2a (60 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaOviedoko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakgeologoa, zientzia-dibulgatzailea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Zaragozako Unibertsitatea

antonioaretxabala.blogspot.com
Twitter: AAretxaba Youtube: UCPaReETGycMrhbgKgXDjeGw Edit the value on Wikidata

Antonio Aretxabala Díez (Vigo, Galizia, 1963ko maiatzaren 2a) geologoa eta zientzia-dibulgatzailea da. Galizian jaioa, Kantabrian hazi zen, eta Nafarroan, Iruñean, bizi izan da. Geologian lizentziatu zen Oviedoko Unibertsitatean, eta Madrilgo Obra Publikoetako Ministerioan espezializatu zen. Hainbat proiektutan lan egin zuen Kantauri isurialdean eta Madrilen. 1992an NASArekin aldi baterako lan egin zuen, sateliteen jarraipena egiten duen estazioko antenaren zimendu-arazo batengatik, Madrilen. Urte horretan bertan Iruñera joan zen eta Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolan irakasle hasi zen[1] geotekniako aditu gisa. Nafarroako sismikotasun historikoari buruzko ikerketa garrantzitsuak egin ditu, eta 2012ko amaieratik Geologoen Elkargoko ordezkaria da.

Hogeita bost bat urte aritu zen Nafarroako Unibertsitatean irakasle, Arkitektura Eskolan,[2] eta 2016an kaleratu zuten, Nafarroako Unibertsitateko arduradunen esanetan "Ekonomia- eta antolamendu-arrazoiengatik"; eta Antonio Aretxabalaren ustez, arrazoi ideologikoengatik,[3][4] bertzeak bertze administrazio-erakundeen eta Nafarroako Parlamentuaren aurrean defendatu zuelako herritarrentzat arriskutsua dela Esako urtegia handitzeko obrekin jarraitzea. Izan ere, urtegiaren magalak hausterekin batera, lur mugimenduak hasi ziren eta horrela dihardute 2013a geroztik. Nafarroako Lan Auzitegiak horri buruzko akta egin eta katedra-askatasunean babestuta kaleratzea bidegabea zela ondorioztatu zuen. Nafarroako Unibertsitateak bere gain hartu zuen, eta ikertzaileak kalte-ordaina jaso zuen.[5][6]

Nafarroako Unibertsitatetik kaleratua izan eta gero Zaragozako Unibertsitatean ibili da lanean. Bertan, Lurraren Zientzietako doktoretza egin zuen, Nafarroako historia, geologia eta eraikuntzaren arteko elkarrekintzari buruz.

Antonio Aretxabalak zenbait artikulu argitaratu ditu[7][8] eta hitzaldi asko[9][10] eman ditu hainbat forotan. Hedabideetan askotan agertu da,[11] esate baterako Esako urtegiari buruzko bere iritziak azalduz edo ekonomia kapitalistaren etorkizunaz bere iritziak azalduz. Nabarmendu egin da batez ere zientzia dibulgatzaile bezala, etengabeko, betiereko hazkunde ekonomikoaren mitoaren kontrako iritziak zabalduz.[12][13][14]

Erreferentzia zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Salvoch, Iñigo. (2013-04-07). Diario de Navarra, 2-3 or..
  2. (Gaztelaniaz) SILLERO ALFARO, Maider. «Antonio Aretxabala. Geólogo de la Universidad de Navarra: Es dificilísimo encontrar información sobre el terremoto de Pamplona de 1903» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
  3. (Gaztelaniaz) «Antonio Aretxabala: "La inestabilidad en Yesa y el despido".» antonioaretxabala.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
  4. «Esaren mugimenduez ohartarazteagatik Nafarroako Unibertsitateak kaleratu zuela salatu du geologo batek» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
  5. (Ingelesez) «Antonio Aretxabala» Clean Energy Wire 2021-03-05 (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
  6. (Gaztelaniaz) Mayoral, Guillem Muñoz. (2021). «Entrevista a Antonio Aretxabala» Audens: revista estudiantil d'anàlisi interdisciplinària (4): 243–255.  doi:10.1344/aud.v0i4.35223. ISSN 2604-7284. (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
  7. (Gaztelaniaz) «Antonio Aretxabala Díez: Artículos científicos» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
  8. (Gaztelaniaz) «Antonio Aretxabalaren bloga» antonioaretxabala.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
  9. (Gaztelaniaz) «Antonio Aretxabala habla en Santander sobre el devenir de la ciudad» CantabreAndo 2018-04-17 (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
  10. Arratibel Gascón, Ainara. ««Herria eta zientzia gailentzen ari zaizkie 'fracking' proiektuei»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
  11. Esate baterako EITBko Radio Euskadiko La mecánica del caracol irratsaioan, zientzia-dibulgazio gaia jorratzen duen irratsaioan, ohiko parte-hartzaile izan da denbora luzean, hemen aipu bat: (Gaztelaniaz) «Petrocalipsis: retos de la crisis energética global y Geometría en la vida cotidiana» EITB Radio Televisión Pública Vasca 2021-04-27 (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
  12. Aretxabala, Antonio. (2020-08). Ekonomia uzkurtuko da, planetak ez du negoziatzen.. Argia.eus, 26 or. ISBN 978-84-617-7936-9..
  13. Petxarroman, Iñaki. ««Bukatu egin da hazkunde amaigabearen garaia»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
  14. «Antonio Aretxabala: "Egun autoa duten 500 pertsonatik bakarrak izango du etorkizunean"» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]