Antonio Camacho Vizcaíno
Itxura
Antonio Camacho Vizcaíno | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
(2011) | |||||||
2011ko abenduaren 5a - 2014ko irailaren 1a - María del Mar Rominguera Salazar → Barrutia: Zamora (en) Hautetsia: 2011ko Espainiako hauteskunde orokorrak
2011ko uztailaren 12a - 2011ko abenduaren 22a ← Alfredo Pérez Rubalcaba - Jorge Fernández Díaz →
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Madril, 1964ko otsailaren 11 (60 urte) | ||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta abokatua | ||||||
Lantokia(k) | Madril | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Espainiako Langile Alderdi Sozialista |
Antonio Camacho Vizcaíno (Madril, Espainia, 1964ko otsailaren 11) politikaria eta fiskala da.
2004an, PSOEk Espainiako hauteskunde orokorrak irabazi ondoren, Espainiako Estatu idazkari izendatu zuten.[1]
2006ko apirilean, Australiako SBS telebista katea dokumental baterako elkarrizketa egiten ari zitzaiola, euskal herritar ugarik nozitu dituen eta nazioarteko erakundeek salatu dituzten tortura kasu anitzez galdetu ziotenean, kamera itzaltzeko agindu zion elkarrizketatzaileari.[1][2][3]
2011ko uztailaren 11n, Espainiako Barne Arazoetako ministro izendatu zuen José Luis Rodríguez Zapaterok, ETAren aurkako borrokan izandako «arrakasta handietan bere ekarpena» izan zuela nabarmenduta.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c «Zapatero designa a Antonio Camacho ministro de Interior y a José Blanco portavoz del Ejecutivo», Gara, 2011-07-11.
- ↑ (Gaztelaniaz)(Ingelesez) David O'Shea kazetariak Antonio Camachori eginiko elkarrizketaren pasarte bat, YouTube webgunean ikusgai.
- ↑ (Ingelesez) Spain — The Spanish Inquisition, SBS telebista katearen dokumental osoaren bideoa eta testua, Interneten eskuragarri. Bideoaren iraupena: 24' 50''.