Antonio I.a Agaramontarra
Antonio I.a Agaramontarra | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 1526 (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea |
![]() | ||
Heriotza | Bidaxune, 1576ko abenduaren 8a (egutegi gregorianoa) (49/50 urte) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | gudaria eta politikaria | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak |
Euskal Herriko Erlijio Gerrak Frantziako Erlijio Gerrak |
Antonio I.a Agaramontarra, 1526 - 1576 ko abenduaren 8a, Agaramonteko eta Gixuneko kondea, Asterreko bizkondea, Baionako alkatea, Bidaxuneko printzea, Agaramontar leinuko eta Gaskoiniako zein Nafarroako higanoten burua izan zen. Antonio Agaramontekoa, Antonio Agaramont, Antonio Aurekoa ere deitu izan diote.
Eduki-taula
Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aita Menaud d'Aure (1485-1534), Asterreko bizkondea eta ama Klara Agaramontarra, Agaramontar leinuko oinordekoa izan zituen. Emaztetzat Helena Clermontekoa hartu zuen, zeini Bidaxuneko printzerria utzi zion oinordetzan. Semea Filiberto Agaramontarra, Filiberto Gixune ere deitua, izan zuten.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Frantziako zein Nafarroako erlijio gudetan parte hartu zuen. Orleanseko hartzean eta Dreuxeko gudaldian izan zen, 1562eko abenduaren 19an. 1564an Joana Labritekoak Nafarroako lotinant jenerala izendatu zuen. San Bartolome eguneko sarraskian bizia salbatu zuen.
1570eko urriaren 21ean Bidaxuneko printzerriaren burujabetasuna aldarrikatu zuen, lehendabizikoz.
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Jean de Jaurgain, "Corisande d'Andoins, comtesse de Guiche et dame de Gramont", Eusko Ikaskuntza, 105-140. orr. Online.
- Jean de Jaurgain eta Raymond Ritter, "La maison de Gramont 1040-1967", Les amis du Musée Pyrénéen, Tarbe (Bi liburukiak).
Literaturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Aingeru Epaltza, Mailuaren odola, Elkar, Donostia, 2006. (Agerpen laburra du.)