Antonio Martín Cárdenas
Itxura
Antonio Martín Cárdenas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sestao, 1916 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Sestao, 2015eko abenduaren 20a (98/99 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | gudaria |
Kidetza | Lanaren Konfederazio Nazionala |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Eusko Gudarostea |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
Antonio Martín Cárdenas (Sestao, 1916 – ib., 2015eko abenduaren 20a) bizkaitar miliziano anarkista izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpearen berri izan zuenean, Irun aldera joan zen Sacco y Vanzetti batailoian aritzeko.[1] Legution, Durangaldean eta Bilbon borrokatu ondoren, Santoñan atxilotu zuten. Calandan, San Juanen eta Bidankozen preso, gerra ondoren, Miranda Ebroko kontzentrazio-esparruan izan zen.[2]