Legutioko gudua

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Legutioko gudua
Euskal Herriko fronteaGerra Zibila
Legutioren ikuspegia.jpg
Legutio herria gaur egun.
Data 1936ko azaroaren 30etik abenduaren 18ra
Lekua Legutio
 EH 42° 58′ N, 2° 38′ W / 42.967°N,2.633°W / 42.967; -2.633
Emaitza Frankisten garaipena
Kokapena 42° 58′ 00″ N, 2° 38′ 00″ W / 42.9667°N,2.63333°W / 42.9667; -2.63333Koordenatuak: 42° 58′ 00″ N, 2° 38′ 00″ W / 42.9667°N,2.63333°W / 42.9667; -2.63333
Gudulariak
Bandera del bando nacional 1936-1938.svg Altxatu frankistak Flag of the Basque Country.svg Eusko Gudarostea
Buruzagiak
Emilio Mola jenerala Jose Antonio Agirre
Alberto Montaud
Indarrak
4.325 soldadu 29 batailoi, Eusko Gudarostekoak
5 konpainia, ingeniarienak
25 kanoi
8 gerra-gurdi
Galerak
- 1.000

Legutioko gudua 1936ko udazkenean Gerra Zibilean izen bereko herrian eginiko gudua izan zen.

Aurretikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Bigarren Errepublikak Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa herrialdeei autonomia eman zienerako, jadanik 1936ko uztailaren 17 eta 18ko altxamendua martxan zegoen. Araba altxatuen eskuetan zegoen eta frankistek ia Gipuzkoa osoa hartu zuten.

1936ko irailean Eusko Jaurlaritzak Eusko Gudarostea sortu eta Errepublikaren alde borrokatzen ari ziren ideologia ezberdinetako batailoiak batu zituen. Horrela, Bizkaia eta mendebaldeko Gipuzkoa defenditu zituen,[1][2] Molak zuzendutako tertzio karlisten aurka.

Prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1936ko udazkenean altxatutakoek Madril hartzeari ekin ziotenez, Errepublikako Gobernuak Eusko Jaurlaritza sortu berriari frontea haustea eskatu zion. Eusko Jaurlaritzak Legutioko erasoa antolatu zuen: 29 batailoi —5 ingeniari konpainiak lagunduta—, 25 kanoi eta 8 gerra-gurdi aukeratu zituen Gasteiz konkistatzeko. Operazio horren helburua altxatuek Sevilla eta Irun artean zuten komunikazio-lerroa zatitzea zen.

Erasoa hiru ardatzetan banandu zen:

Behin posizioak hartuta, Arabako lautada errepublikarren kontrolpean izango zatekeen, Gasteiz barne.

Bestetik, Santandertik ateratako armada errepublikarrak Espinosa de los Monteros eta hortik Miranda Ebro hartzeko plana zabaldu zuen, eta Eusko Jaurlaritzak Murgia erasotzeko plana desegin.

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1936ko azaroaren 30ean, artilleriak bonbardatzeari ekin zion, eta infanteriaren erasoarentzat eremua prestatu zuen. Errepublikarrek Legutiotik 3 kilometrotara kokatu eta herria setiatu zuten. Legutio erreketeen konpainia betek, mendi-batailoi bik, metrailadore-atal batek eta armada erregularraren kanoi-bateria batek defendituta zegoen, guztira 600 lagun.[3]

Abenduaren 1 eta 2an gudariek Legutio setiatzeari ekin bazioten ere, defendatzaileek bereari eutsi zioten. Murgia hartzeko erasoa bertan behera utzi zutenez, atzeguardiak errefortzuak bidali ahal zituen. Bakoitzak bere bostean egon zen zenbait egunez. Abenduaren 10ean beste erasoaldia egin bazuten ere, defendatzaileek aurka egin zuten. Gudariek azken saiakera abenduaren 18an egin zuten, eta orduan ere kale egin zuten.[4]

Erasotzaileek 1.000 erori inguru izan zituzten.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Gabriel Jackson, The Spanish Republic and the Civil War, 1931-1939 (1965), 384. orr.
  2. (Ingelesez) Hugh Thomas, The Spanish Civil War, (2001), 397. orr.
  3. (Gaztelaniaz) «La batalla de Villarreal: 30 de noviembre–24 de diciembre de 1936»
  4. (Gaztelaniaz) Jon Irazabal Agirre: La Guerra Civil en el Duranguesado (1936-1937), Abadiño: Gerediaga Elkartea, 2007. ISBN 84-933999-7-3
  5. (Gaztelaniaz) Stanley G. Payne: El Nacionalismo Vasco. ISBN 84-7235-196-3

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]