Antonio Peña Goñi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonio Peña Goñi
Antonio Peña Goiri, de Cuchy, La Semana Cómica 20-07-1888 (60).jpg
Bizitza
Izen osoaAntonio Peña y Goñi
JaiotzaDonostia1846ko azaroaren 2a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMadril1896ko azaroaren 13a (50 urte)
Hobiratze lekuaPolloeko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakmusikologoa, musikagilea, musika-kritikaria eta zezenketa-kritikalaria

Antonio Peña Goñi (Donostia, Gipuzkoa, 1846ko azaroaren 2a - Madril, Espainia, 1896ko azaroaren 13a) musikagilea eta kritikaria izan zen. Jaioterrian eta Parisen egin zituen musikako ikasketak. Madrilen hartu zuen bizilekua eta hainbat aldizkaritan eman zituen argitara musikari buruzko kritikak. Artikulu horiek Impresiones musicales, Impresiones y recuerdos, Gounod, Lohengrin en Madrid, La obra maestra de Verdi «Aida» eta Arte y patriotismo: Gayarre y Massini lanetan plazaratu zituen. Harena da, halaber, La ópera española y la música dramática en España en el siglo XIX. Euskal kutsuko lanak ere ondu zituen: Vasconia (fantasia) eta Viva Hernani (zortzikoa).

Donostiako Udalak, Gros auzoan, kale bati Peña y Goñi kalea izena jarri dio, haren oroimenez.[1]

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La ópera española y la música dramática en España en el siglo XIX: apuntes históricos.
  • Contra la ópera española.
  • Lagartijo y Frascuelo y su tiempo.
  • Rienzi. Grande Ópera Trágica en cinco actos. Poesía y música de Ricardo Wagner. Precedida de la biografía del célebre maestro.
  • Cajón de sastre.
  • Guerrita.
  • Lagartijo.
  • ¡Cuernos!: revistas de toros.
  • De buen humor.
  • Cuatro cosas; ilustraciones de Hastoy y Heredia. Madrid, 1895.
  • Arte y patriotísmo: Gayarre y Masini.
  • Impresiones musicales: colección de artículos de crítica y literatura musical.
  • Peña y Goñi eta batzuk, Iparraguirre y el árbol de Guernica.
  • Luis Mancinelli y la Sociedad de Conciertos de Madrid.
  • Nuestros Músicos: Barbieri.
  • Los Maestros Cantores de Nuremberg de Ricardo Wagner.
  • La obra maestra de Verdi "Aida": ensayo crítico musical.
  • La pelota y los pelotaris.
  • Río revuelto.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Donostiako kale izendegia, Donostiako Udalaren webgunea.