Edukira joan

Aozaratza

Koordenatuak: 43°01′32″N 2°29′10″W / 43.02556°N 2.48611°W / 43.02556; -2.48611
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aozaratza
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaAretxabaleta
Geografia
Koordenatuak43°01′32″N 2°29′10″W / 43.02556°N 2.48611°W / 43.02556; -2.48611
Demografia
Biztanleria44 (2022)

Aozaratza Aretxabaletako (Gipuzkoa) auzoa da, herrigunetik ekialdean kokatutakoa. Bestalde, auzoaren ekialdean Urkuluko uharka zabaldurik dago, mendebaldean herrigunea esan bezala, iparraldean Larrino eta hegoaldean Areantza auzoak. 24 baserrik osatzen dute auzoa.

Aozaratzako biztanleria

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Otalora dorretxea: Armarria, begiratoki errenazentista, sabai-apaindura dotorea teilatu-Hegalean, harlanduzko obra eta ate eta leihoetako erremateak osagai nabarmenak ditu.
  • San Juan Bataiatzailearen eliza: bertan dago Otaloratarren kapera berezia. Urkulu urtegia auzotik gertu dago.
  • Otala Zelai: Otalora dorretxetik gertu dagoen parke tiki bat da. Bertan hainbat ekintza herrikoi egiten dira.

San Juan jaiak ospatzen dira bertan ekainaren 24an, Aozaratzako elizan omendutako santua horixe denez. Maiatzeko hirugarren igandean Otala Zelai eguna ospatzen da, eta Otala Zelaiko kros herrikoia egiten da.

Aozaratza auzoa eta atzean Kurtzebarri mendia elurtuta.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]