Edukira joan

Areantza

Koordenatuak: 43°01′00″N 2°29′11″W / 43.01667°N 2.48639°W / 43.01667; -2.48639
Wikipedia, Entziklopedia askea
Areantza
 Euskal Herria
Areantza auzoa Kurtzebarri mendiaren magalean
  
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaAretxabaleta
Geografia
Koordenatuak43°01′00″N 2°29′11″W / 43.01667°N 2.48639°W / 43.01667; -2.48639
Garaiera388 m

Areantza Aretxabaletako (Gipuzkoa) auzoa da, herrigunetik hego-ekialderantz kokatutakoa.

Iparraldean Aozaratza, mendebaldean Arkarazo eta Mendiola (Eskoriatza) eta ekialdean Goroeta auzo mugakideak ditu. Hegoaldean, berriz, Kurtzebarri mendiak eta Zaraiako mendilerroak banatzen dute Elgeako mendietatik eta Araba aldetik.

Areantzako biztanleria

Arkitektura ondarea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

16 baserrik osatzen dute auzoa. "Ardantza" izenekoa aipagarria da aurrealdean duen armarri ikusgarriagatik. "Bolinaga" baserriaren ondoan, izenak iradokitzen duen moduan, 'bolu' edo errota zahar bat dago, Urkuluko uharka egin baino lehenagokoa. "Mitarte garaia", azkenik, gaur egun landetxea da.

Erlijio ondareari dagokionez, Natibitate Eliza eta bere Erdi Aroko aztarnak eta ondoko apaizetxea ditugu alde batetik. Bestetik, hilerriaren ondoan dagoen San Bixente baseliza dago.

Abuztuko 'Andramaixak' ospatzen dira Areantzan irailaren 8an.

Kanpai-eskola

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzotarrek diotenez, Madinabeitia familiako mutil guztiek jotzen zituzten kanpaiak San Bizente ermitan, Areantzan bertan. Tradizioa eten ez zedin, 2007an inguruko zenbait lagunek eskola bat sortu zuten, Arientzako kanpai jole eskola izenarekin.[1]

Sortu zenetik, Areantzako kanpai-eskolak ikus-entzunezko metodo berritzaile bat asmatu du kanpaiak jotzen ikasteko.[2] Eta lan handia egin du ondare hori zabaltzeko: jardunaldiak[3] eta elkarretaratzeak[4] antolatu ditu, baita erakustaldiak ere,[5] bisitak jaso ditu,[6] sariketak eratu[7] eta toki esanguratsuak bisitatu,[8] Euskal Herrikoak eta kanpokoak. Halaber, eskatu du, Europako erakunde askorekin batera, kanpai jotzea Gizateriaren Kultura Ondare Immaterial izenda zedin.[9] Asmo horrekin, Areantzako kanpai-eskolak blog bat sortu du, Kanpai-joleak. Juane, Arientzako kanpai-jole eskolako bloga,[10] eta bertan eskolak egiten dituen lanen berri ematen du.

Behizain-eskola

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko ekainean Eusko Jaurlaritzaren HAZI erakundeak, Gomiztegi kooperatibak eta Etxebarri baserriak Behizain-eskola sortu zuten Areantzan, esne behien azpisektorea biziberritzeko helburuarekin. Eskola bera Etxebarri baserrian kokatu zen, Abasolo anaien etxean, eta berauek kudeatzen dute. Gaur egun 260 esne-behi dauzkate baserrian, eta 80 hektarea belardi.[11] Egunean 4.000 litro esne jasotzen dituzte, eta lan hori egiteko, teknologia dezente erabiltzen dute, robotak esate baterako.

Behizain-eskola ofizialki abiatu aurretik, 2021an esperientzia pilotua egin zuten, bost ikaslerekin. Lehen ikasturte ofiziala, berriz, 2022ko urrian hasi zen, lau ikaslerekin. Ikasturtea urritik otsaila bitartean luzatzen da. Tarte horretan ikasleek formazio praktikoa eta teorikoa jasotzen dute, helburu bikoitzarekin: ikasleek baserrian laguntzen duten eran, baserritarrek ofizioa erakusten diete.

Goizeko 07:00tarako ikasleak Etxebarri baserrian egoten dira, ukuiluan lan egiteko prest. Hamar eta erdiak inguruan, aldiz, formazio teorikoa hasten da, adituen laguntzarekin: nutrizionistak, albaitariak, belar-espezialistak, etab. Astean egun batean, ostera, beste baserri batzuk eta beste esperientzia batzuk bisitatzen dituzte, ideiak-eta hartzeko. Ikasturte bukaeran, ikasleek proiektu txiki bat aurkeztu behar izaten dute.[12]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Zer da hau?» Kanpai-joleak 2016-01-03 (kontsulta data: 2022-12-01).
  2. Arregi, Miren. (2007). Kanpaiak jotzen ikasteko materiala sortu dute Areantzako auzotarrek. Goiena, 20 or..
  3. «2011 – Jardunaldiak Aretxabaletan» Kanpai-joleak 2016-03-05 (kontsulta data: 2022-12-01).
  4. «1992/1993 – Kanpai jole topaketak» Kanpai-joleak 2016-02-13 (kontsulta data: 2022-12-01).
  5. «2008 – Otala Zelai» Kanpai-joleak 2016-02-25 (kontsulta data: 2022-12-01).
  6. «'El niño de Elche' Arientzan, kanpai hotsek erakarrita - Aretxabaleta» Goiena.eus (kontsulta data: 2022-12-01).
  7. «'Kanpai joleak' argazki lehiaketako sariak banatu dituzte Arkupen - Aretxabaleta» Goiena.eus (kontsulta data: 2022-12-01).
  8. «Borges Blanques (Lleida)» Kanpai-joleak 2018-05-29 (kontsulta data: 2022-12-01).
  9. Beloki, Imanol. (2018). Europako kanpai-jotzera batuko dira Areantzakoak. Goiena, 18 or..
  10. «Kanpai-joleak» Kanpai-joleak (kontsulta data: 2022-12-01).
  11. «Urrian hasiko da Aretxabaletako Behizain Eskolako lehen ikasturtea - Debagoiena» Goiena.eus (kontsulta data: 2022-12-02).
  12. «2022/11/26 Behi Zain Eskola eta Sendabelar baratzea» EITB 2022-11-26 (kontsulta data: 2022-12-02).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa