Otalora dorretxea
- Artikulu hau Aretxabaletako Aozaratza auzoko dorretxeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Otalora».
Otalora dorretxea | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Aretxabaleta |
Koordenatuak | 43°01′38″N 2°29′40″W / 43.0272345°N 2.4944866°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XIV. mendea - |
Arkitektura | |
Estiloa | pizkundetar arkitektura Barrokoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 20 |
Otalora dorretxea Gipuzkoako Aretxabaleta udalerriko Aozaratza auzoan dagoen dorretxe bat da. Hain zuzen ere, auzo horretara iritsi baina piska bat aurretik, errepidearen eskuinera dago. Ez da Aretxabaletako herrigunean dagoen izen berdineko Otalora jauregiarekin nahastu behar.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Otalora familiak bazituen harremanak Espainiako errege familiarekin eta Karlos I.ari eta haren seme Filipe II.ari emandako zerbitzuengatik Sancho de Otalora jaunari hainbat opari egin zizkioten[1], tartean Zeraingo Aizpeko burdin meategia eta Otaloran dorretxea eraikitzeko baimena. Erdi Aroan babes funtzioa galdu zuenean jauregi bihurtu zen.
Dorretxeak antzinako dotoretasun eta sendotasuna mantendu du: armarria, zelataleku errenazentista, teilatu bikaina, harginlana, ate eta leihoetako erremateak, gezi-leihoak eta abar. Euskadiko Kutxak erosi eta gaur egun Ikasbide erakundearen egoitza da, Ikasketa Koperatiboen Zentrua delakoa.
Arkitektura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Muino baten gainean dagoenez eraikinak bi alderdi ondo bereiziak ditu: alde batetik etxea eta bestetik babes dorrea.
Eraikinaren alde interesgarriena aurrealdea da. Erdi erdian, sarreraren gainean, Otalora eta Aiala-Galartza familien armarri handia dago. Eskuman, leihoaren azpian armarri inperiala ere badu, familiak zuen boterearen erakusgarri. Fatxadaren ezkerraldean dauden leihoak eta balkoiak fintasun handiko moldurez apainduta daude, pizkundeko estiloan[2]. Balkoia inguratzen harlanduzko kasetoiak daude eta alboetan idulkia duten bi zutabe dotore ditu.
Hegoaldeko fatxadan solairu nagusian egurrezko korridore bikaina du, eraikinari jauregi itura ematen diona.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Otalorazelaitik
-
Otalora dorretxea, atzean Kurtzebarri mendia.
-
Otalora dorretxea.
-
Sarrerako armarria.
-
Aretxabaleta-Urkulu bidegorritik
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ User, Super. Otalora Dorretxea (Aretxabaleta). (Noiz kontsultatua: 2017-09-09).
- ↑ Ondare historikoa — Aretxabaletako Udala. (Noiz kontsultatua: 2017-09-09).