Apatxe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Apatxeak
Apache portraits.jpg
Biztanleak guztira
56.060 (bere burua apatxetzat dutenak)[1]
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Ameriketako Estatu Batuak: Arizona, Mexiko Berria eta Oklahoma
Hizkuntza
Chiricahua, Jicarilla, Lipan apatxera, Ordokietako apatxera, Mescalero, Mendebaldeko apatxera
Erlijioa
Kristautasuna eta sinismen tradizionalak
Zerikusia duten beste giza taldeak
Navajo, dene

Apatxeak[2] Estatu Batuetako Arizona, Mexiko Berria eta Oklahoman kokatutako amerindiarrak dira. Apatxe hitza zuñeraz “etsaia” esan nahi du eta espainiarrek jarri omen zieten. Bere buruari apatxeak Ndee deitzen dio. Arrantzaleak, ehiztariak eta nekazariak ziren. Talde txikitan bizi ziren, eta siuxen eta cheyenneen antzeko ohiturak zituzten.

500 urteko migrazioaren ostean, Kanadatik Mexiko iparraldera eta Estatu Batuetako hegomendebaldera ailegatu ziren. Europarrek azkenengo bi leku hauetan aurkitu zituzten.

Oso talde indartsua eta borrokatzailea izan zen gizaki zurien kontra errenditu arte, 1886. urtean. 1900ean, 17.000 mila apatxe bizi ziren eta bere talde burua ospetsuena Jeronimo izan zen. 1829. urtean jaio zen eta Fort Sill, Oklahoman hil zen. Bera Cochise burusagia ordezkatu zuen. Cochiseren semea, Taza deritzona izan zen Jeronimo autatu zuena bere aita ordezkatzeko. Orain erreserbetan bizi dira eta ez dira 6.000 baino gehiago.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apatxe hitza gaztelerazko apachetik dator, baina horren jatorria ez da ezaguna. Apatxe gehienek euren buruari dine edo inde deitzen diote, hau da, "pertsona".

Lehenengo aldiz, Juan de Oñatek idatzi zuen hitz hori,1598an. Jatorriaren azalpenik hedatuenak dio zuni hizkuntzako ʔa·paču hitzetik datorrela, eta honek "Navajo" esan nahi duela, paču hitzaren plurala. Beste teoria batek dio Yabapai hizkuntzako ʔpačə hitzetik datorrela, "etsaia".

Gaztelerazko lehenengo erabilera "Apachu de Nabajo" da, 1620ko hamarkadan, eta Rio Chamako eskualdeko pertsonak izendatzeko erabili zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiarren kontrako gudak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1598. urtean, Juan Oñatik beraien poblazioak banatzea erabaki zuen. Gainera, Francisco de Zamora apaiza bidali zuen, kristau bihurtzera. Hori lortzeko azteka eta otomie kulturako kristau berriak ekarri zituen apatxeak bihurtzeko asmoz. Ez zuen ezertarako ere balio izan eta hiri espainiar batzuk erre eta suntzitu zituzten. 1599. urtean, Apatxeak, Pueblo indiarrak lagundu zituzten espainiarren kontra.

Apatxeak, zaldiak eta abereak hartzen zituzten erasoetan eta espainiarrak esklabu egiten zituzten euren erasoetan nahiz eta koroak legearen kontra zegoela erabaki zuen. XVIII. mendeko lehenengo hamarkadetan, Komantxeak iparraldetik etorri ziren eta Apatxeak hegoaldera bultzatu zituzten. Horren ondorioz gatazkak areagotu egin ziren.

Apatxeak aipatzen dituen lehenengo dokumentua 1702. urtean idatzi zen, Taosen. Eta, 1720. urtean, bertan geratzeko eskaera egin zuten. Espainiar gobernadoreak baiezkoa eman zien eta prozesu zail baten hasiera izan zen. Bertan zeuden beste herri batzuk ez zituzten nahi lurralde horretan eta horrek ikamikak sortu zituen.

Mexikar garaia eta Estatu Batuen hedapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1821. urtean, indiar gudak hasi ziren eta Jeronimoren heriotzera arte iraun zuten. Aldi berean, 1825. urtean, apatxeak batzeko eta bakea lortzeko bigarren saiakera bat egin zuen, mexikar gobernuak. Ez zuen arrakastarik lortu eta, 1848. urtean, Estatu Batuak eta Mexikok Guadalupe-Hidalgo hitzarmena sinatu zuten. hitzarmenaren ondorioz, Apatxeen lurraldea bi estatuen artean banandu zen eta bi estatuekin arazoak sortu zituen. Apatxeak zaldiak eta armak erabili zituzten beren lurraldean sartzen zenaren kontra. Estatu Batuak mendebalderako hedapenean Apatxeen aurka borrokatu zuen. Prozesu honetan jende ugari hil zen.

XX. mendearen hasieran, Mexikar gobernuak Jeronimo hiltzen saiatu zen, eta baita berarekin hitzarmen bat egin. Baina, azkenean, bere familia hil egin zuen. Jeronimok mugan zeuden Mexikar gotorlekuak eraso eta erre egin zituen mendeku bezala. Estatu Batuak ere bere bila ibili zen eta bere bigarren emaztea hil egin zuen. Azkenean, Floridako erreserba batera eraman zuten eta, 1909. urtean, Oklahoman hil zen.

1928. urtean, Mexikok Apatxeak desagertutzat eman zituen bere lurraldean eta geratzen ziren azkenengo 3000 Apatxeak Estatu Batuetako erreserbetan bizitzera bultzatu zituzten. Erresrbak, Oklahoma, Mexiko Berria eta Arizonako estatuetan daude.

Tribuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, honako hauek daude: Jikarrila eta Meskalero Mexiko Berrian, Txirikaua, Arizonako Mendebaldeko Apatxeak, Texako Lipanak eta Oklahomako hegomendebaldeko lautadako Apatxeak.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahaidetasun sistemak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi sistema ezberdin dituzte. Batetik, familia, eta bestetik, Txirikahua edo jikarilla sistema.

Txirikahua sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sistema honetan aitite eta amama bakoitzak bere izena dauka eta beraz lau hitz berezten dira; txu (amaren ama), tsuye (amaren aita), tx´ine (aitaren ama) eta nale (aitaren aita).

Hitz bera erabiltzen dute anaia eta lehengusua esateko, errusiar kulturan bezala. Anai-harreben sexua adierazteko bakoitzak bere sexukoei k´is bezala esango die ta beste sexukoei lah. Horrela, gizon batek bere anaiari buruz hitz egiten badu, k´is erabiliko du hura izandazeko eta bere harreba lah, eta emakume batek bere lehengusua izendatzeko lah erabiliko du eta bere lehengusina izendatzeko k´is.

Osaba eta iloba adierazteko hitz berdina erabiltzen da, eta izeko eta iloba ere.

Jikarilla sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko kasuan ez bezala, aitite eta amama bi hitz dira, gurean bezala. Baina, aitite eta amamaren anai-harrebak aitita eta amama deitzen dira baita ere. Biloba izendatzeko hitz bakarra dute, sexua kontutan hartu gabe.

Etxebizitza motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apatxe guztiak hiru etxebizitza motetan bizi ziren. Lehenengoa, lautadetan bizitzeko erabiltzen zuten denda indiarra. Bigarren mota, 2,5 metroko altuerako etxebizitza zen. Egurrez egiten zen marko bat eta zuhaizka eta belarrez eztaltzen zen. Mota hau mendietan bizi ziren apatxeak erabiltzen zituzten normalean. Hirugarren mota Hogan deritzona da. askoz freskoagoa da eta Mexiko iparraldean bizitzen zirenak erabiltzen zuten. Gaur egun, Navajo tribukoek erabiltzen dute, baita ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Census.gov Census 2000 PHC-T-18. American Indian and Alaska Native Tribes in the United States: 2000. Ameriketako Estatu Batuetako Zentsu Bulegoa 2000
  2. Euskaltzaindia. (PDF) 190. arauaː Munduko herriak eta etniak. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]