Landare-zorri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aphididae» orritik birbideratua)
Landare-zorri
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaHemiptera
SuperfamiliaAphidoidea
Familia Aphididae
Latreille, 1802

Landare-zorria[1] Aphididae familiako intsektu hemiptero eta Sternorrhyncha azpiordenekoa da. Landareetan agertzen diren zomorro txikiak dira. Landarez elikatzen dira eta ez dira gizakiontzat parasitoak. Beraz, baratzetan, parke, lorategi eta balkoietan aurki ditzakegu. Hala ere, batzuk birusen eramaileak dira.

Kretazikoan sortu ziren, duela 100 miloi urte. Azpifamiliarik kopurutsuena Aphidinae deitzen da eta 4.700 diren espezie guztien erdia suposatzen du.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso txikiak diren zomorroak dira. Gorputz biguna eta anka luze eta meheak ditu.

Landare-zorri hegoduna

Espezie bakoitzak bere kolorea dauka:

  • Adelfako landare-zorriak kolore horikoak dira.
  • Larrosetako landare-zorriak moreak dira.
  • Baben landare-zorriak beltzak dira.
  • Melokotoiaren landare-zorriak berdeak dira.[2]

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zomorro hauen elikadura landareetan oinarrituta dago. Landareen izerdia zurrupatzen dute, izan ere, ahoa bereziki prestatuta dute horretarako. Ahoarekin ziztatu eta zurrupatu egiten dute.[2]

Ernalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emeak arrak baino handiagoak dira eta bere bizitzako fasearen arabera hegodunak ala apteroak (labe-zomorro formakoak) izan daitezke.

Ernalketa elikatzen ari diren landarean bertan ematen da eta ernalketa bi mota ditu:

  • Sexuala: Bi sexuen artean parekatze bat ematen denean.
  • partenogenetikoa: Emeen ernaldu gabeko obulutik izaki berria garatzen denean (Arraren espermatozoiderik gabe)

Landare-zorri kumak helduen antzerakoak dira, metamorfosi sinplea izan ohi dutelako. Kumei ninfa deitzen zaie.

Landare-zorri ernalketa udazkenean ematen da baina arrautzak hibernatu egiten dute hurrengo udaberria heldu arte. [2] Ernalketa sexual bakarrik baldintza egokiak ematen direnean gertatzen da. Askotan partenogenetikoa gertatzen da kolonizazio bortitz bat sortzeko. Izan ere, astebetean 150 ninfa izan ahal dituzte. Janaria agortzen hasten denean lehenengo eme hegodunak agertzen dira zonaldez aldatu ahal izateko.[3]

Nekazaritzan sortzen duten arazoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zomorro honen landareetako izurriteak oso kaltegarria izan ohi dira, bereziki kolonizatzaileak dira eta, gainera bere ziztadaren bitartez birusak garraiatu ditzaketelako eta onddoen garapenaren arduradunak direlako ere.[2]

Landare-zorria kate trofikoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezaguna da nekazarien artean landare-zorrien harrapakariak, hauen bitartez izurriteen kontrol biologikoaren metodoa martxan jarri daitekeelako. Harrapakari nagusia marigorringo izan ohi da. Bestetik, inurriekin sinbiosian bizi dira, izan ere, landare bat inurriz inguratua dagoenean landare-zorriz beteta egon ohi da ere. Inurriek abeltzaintza moduko jarduera bat egiten dute zorri hauekin.[2] Inurriek landare-zorriak "jezten" dituzte barruan dituzten likido azukredunak edateko eta landare-zorriak. "Jezteko" inurriek atzeko antena batzuk eragiten dizkiete eta ondoren likidoa ateratzen zaie. Guzti honen ordez, inurriek marigorringoez babesten dute, garbitzen dituzte, ninfak lekuz aldatzen dituzte eta exoeskeletoak kentzen dizkiete muda egiterakoan.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2003]
  2. a b c d e (Gaztelaniaz) Editorial. (2019-01-19). «Características del pulgón» Botanical-online (Noiz kontsultatua: 2019-07-28).
  3. a b https://plus.google.com/u/0/105611481412194921939.+«El pulgón y las hormigas, una asociación fatal» Planeta Huerto (Noiz kontsultatua: 2019-07-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]