Apio Klaudio Sabino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Apio Klaudio Sabino
Antzinako Erromako senataria

ezezaguna - ezezaguna
Roman SPQR banner.svg
Erromako kontsula

K.a. 495 - K.a. 495
Bizitza
JaiotzaRegillum (en) Itzuli, K.a. 540
HerrialdeaAntzinako Erroma
HeriotzaAntzinako Erroma, K.a. 480 (59/60 urte)
Familia
Aitaezezaguna
Amaezezaguna
Ezkontidea(k)ezezaguna
ezezaguna
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra

Apio Klaudio Sabino Inregilense (latinez: Appius Claudius Sabinus Inregillensis), erromatar kontsula izan zen K.a. 495ean Publio Servilio Priskorekin.

Sabinar jatorrikoa, Regilo hirian bizi zen; tradizioak, Apio Klaudio, Erromatar Errepublikarekin bakea egitearen aldeko sutsu bezala adierazten du, eta, bere posizioaren ez populartasunak, jarraitzaile talde batekin, Erroman babestea eragin zuena.

Bere jarraitzaileak, erromatar hiritar bihurtu ziren, Aniotik haratagoko lurrak, hauei emanak izan ziren, tribu berri bat osatu zutenak, "Klaudia" izenekoa, Apio Klaudio bera, patriziarrekin batera joan zen bitartean, senatari bezala.

Bere kontsulaldian, bere zorrari buruzko legeen aplikazio gogorrak, K.a. 494 edo K.a. 493 arte iraun zuen plebearen sezesio bat behartu zuten. Plebeioak, gertuko "Mendi Sakratu"an babestu ziren, eta, patriziarrek, Agripa Menenio bidali zuten, euren jarrera aldatzeko konbentzitzeko.

Hurrengo urtean, plebeioek, zerrendatzeari uko egin ondoren, diktadore baten izendapena proposatzen aurkitzen dugu, eta, Dionisio Halikarnasokoaren arabera, Espurio Kasioren nekazal legearen aurkako oposizioan parte hartze nabarmena izan zuen. Plinioren arabera, Belonaren tenpluan bere arbasoen irudiak jarri zituen lehena izan zen.


Aurrekoa
Aulo Postumio Albo Regilense eta Tito Verginio Trikosta Zelimontano
Erromatar kontsula Publio Servilio Priskorekin batera.
K.a. 495
Ondorengoa
Aulo Verginio Trikosta Zelimontano eta Tito Vetusio Gemino Zikurino