Publio Servilio Prisko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Publio Servilio Prisko
Antzinako Erromako senataria

ezezaguna - ezezaguna
Erromako kontsula

K.a. 495 - K.a. 495
Bizitza
Jaiotza Erroma, K.a. VI. mendea
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza K.a. V. mendea ( urte)
Familia
Seme-alabak
Leinua Servilii Prisci (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak Ancient Roman politician (en) Itzuli eta Ancient Roman military personnel (en) Itzuli

Publio Servilio Prisko Estrukto (latinez Publius Servilius Priscus Structus), erromatar kontsula izan zen K.a. 495ean Apio Klaudio Sabino Inregilenserekin, eta Servilia genseko lehen kontsula izan zen.

K.a. 495ean, Erromako azken erregea izan zen Tarkinio Superbo hil zen, Merkurioren tenplua eskaintzen diote jainko honi, eta kolono berriak eramaten dituzte Signiako koloniara, Tarkiniok sortu zuena.

Kontsulek, volskoen aurkako gerra arrakastarekin eraman zuten, eta euren hiriburua hartu zuten, Suesa Pomezia hiria. Priskok, beranduago, sabinarrak eta aurunkoak garaitu zituen. Patriziar eta plebeioen aurkako borroketan zorren legeari buruz, Priskok, azken hauen alde egiten du, eta plebeioen aldeko ediktu bat argitaratu zuen, baina, bere kidearen eta patriziar guztien oposizioagatik lagundu ezin izan zituenez, bi aldeekin etsaitua geratu zen.

Publio Servilio Prisko, K.a. 476an kontsul izango den Espurio Servilio Priskoren aitatzat eta K.a. 463an kargu hori beteko duen Publio Servilio Priskoren aitonatzat hartzen da.


Aurrekoa
Aulo Postumio Albo Regilense eta Tito Verginio Trikosta
Erromatar kontsula Apio Klaudio Sabino Inregilenserekin
K.a. 495
Ondorengoa
Aulo Verginio Trikosta eta Tito Vetusio Gemino Zikurino