Agripa Menenio Lanato

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Agripa Menenio Lanato
Erromatar Errepublikako kontsula


Antzinako Erromako senataria

Bizitza
Jaiotza ?
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza K. a. 493
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta militarra

Agripa Menenio Lanato (latinez: Agrippa Menenius Lanatus; ?-K. a. 493) erromatar kontsula izan zen K. a. 503an. Hitzaldietarako ahalmen handiarekin, patrizio eta plebeioen artean bitartekari bezala aritu zen azken hauek, Sizinio Beluto buruzagi zutela matxinatu zirenean eta Mendi Sakratura erretiratu zirenean, K. a. 493an, euren jarrera alde batera uzteko konbentzituz.

Lanato, Menenia genseko familia baten izena izan zen, Erromatar Errepublikaren hasieran nabarmendu zena. Tito Liviok, Agripa Meneniori erreferentzia eginez, hau plebetik sortu zela dio, baina hau kontsula izan zenez, eta, kargu honetara iristea, garai hartan, plebeioen esku ez zegoenez, jada patrizioa izan behar zuen, eta, ondorioz, Tito Liviok dioena zuzena bada, Lanatotarrak, patrizio, ziur asko, Erromako azken erregeetako baten erregealdian bihurtu ziren.

Agripa Menenio Lanatok, kontsul karguan, kide bezala, Publio Postumio Tuberto izan zuen, sabinarrak konkistatu zituen eta erromatar garaipen bat jasotzeko ohorea izan zuen bere garaipenaren ondorioz.

Patrizio eta plebeioen arteko borroketan, neurrizko iritzidun gizon bezala aritu zen, borroka zibiletan gutxitan dagoena, bi aldeen konfiantza eta maitasuna jasotzeko zorte ona izan zuena. Bere bitartekaritzaren ondorioz, patrizio eta plebeioen arteko lehen hauste handia, azken hauek banandu eta Mendi Sakratuan ezarri zirenean, konponbide baketsu eta zoriontsu batetara iritsi zen K. a. 493 amaieran.

Adostasun honetara, parabola baten bidez iristea egozten zaio, zeinekin plebeioak konbentzitu zituen itzul zitezen. Honetaz gain, plebeioen eskari politiko nagusiak onartuak izan ziren, horien artea, plebearen tribuno kargua sortzea.

Handik gutxira hil zen, eta bere hileta propioaren gastuak ordaintzeko haina ondasunik utzi ez zuenez, estatuaren diruarekin lurperatua izan zen, modu arranditsuan. Plebeioek, borondatezko diru ekarpenak egin zituzten xede horrekin, eta Lanatoren semeei entregatu ziren, Senatuak, hiletako gastuak, estatuaren dirutik ordaindu behar zirela behin eta berriz esan zuenean.


Aurrekoa
Publio Valerio Publikola eta Tito Lukrezio Trizitipino
Erromatar kontsula Publio Postumio Tubertorekin
K. a. 503
Ondorengoa
Opiter Verginio Trikosto eta Espurio Kasio