Apnea (medikuntza)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Apnea (grezieratik: ἄπνοια, pnein, «arnastu», eta -a aurrizki pribatiboa) arnasik gabeko egoera da. Arnas etenaldia da, gutxienez 20 segundoz luzatzen dena.[1]

Nahi gabeko apnearen atzean alderdi ezberdinak daude: bihotz-geldialdia (apnearen ohikoena), loaren apnearen sindromea, hainbat droga eta anestesiko, traumatismoak, gaitz neurologikoak, etab.

Apnea luzeak oxigeno maila jaisten du odolean, eta hiru minututan luzatzen denean garunean kalte larriak eragin ditzake. Era berean, karbono dioxidoaren odol-maila igotzen du, eta pH jaitsi.

Urpean gertatzen diren aldaketa fisiologikoek apnea luzeagoak ahalbidetzen dituzte. Urpekari trebatuek hainbat minutu jasan ditzakete arnasik hartu gabe.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Finer, N.N; Barrington, K. J.; Hayes, B. J. & Hugh, A. (1992). «Obstructive, mixed, and central apnea in the neonate: Physiologic correlates». The Journal of Pediatrics