Apocalyptica

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Apocalyptica
Apocalyptica - Festival Wacken Open Air 2005.jpg
Datuak
Jatorria Helsinki
Musika mota Rock progresibo
Urteak 1993
Taldekideak
Max Lilja
Lehengo taldekideak
Informazio gehigarria
MusicBrainz 788ad31c-bf0c-4a31-83f8-b8b130d79c76
Twitter @apocalypticafi
http://www.apocalyptica.com/

Apocalyptica Helsinkin, Finlandian, 1992an sortutako Cello Metaleko talde bat da. Sibelius musika klasikoko akademian graduatutako lau biolontxelo-jotzaileek fundatu zuten. Apocalyptica instrumentu honekin heavy metaleko abestiak jotzeagatik ezaguna da. Bere izena Apocalypse eta Metallica batzean sortzen den konbinazioa da.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apocalyptica Sibelius musika akademian sortu zen 1992n. Lagun batzuk haien abesti gogokoenen bertsioak egiten ari ziren denbora-pasa moduan, baina berezitasun batekin: txeloa jotzen zuten. Hasieran taldeak bakarrik festetan, kanpalekuetan eta haien adiskideentzat jotzen zuen. Denborarekin klubetan lan egiteari ekin zioten.

1995ko abenduan, Metallicaren abesti batzuk Heavy Club Theatreen jo eta agente batek album bat grabatzeko eskaintza egin zien. Albuma Plays Metallica by Four Cellos deitu zen eta Metallicaren bertsioak zeuden soilik. 450000 kopia baino gehiago saldu zituen.

1998an, Inquisition Symphony izeneko albuma sortu zuten. Honek Metallica taldearen bertsio gehiago erakusten zituen, baita Sepultura, Faith No More eta Pantera taldeenak. Eicca Toppinenen konposizio batzuk gehitu zituzten. Ondoren Munduko bira bat hasi zuten.

Urte bat geroago Antero Manninen taldetik irten eta Perrtu Kivilaaksok bere lekua hartu zuen. Hasieran, adin nagusitasuna ez izategatik ezin izan zen taldean sartu.

1999an talde osoa Metallicak eta San Franciscoko orkestra sinfonikoak egindako kontzertura, S&Mra, gonbidatuak izan ziren. Urte bat geroago haien hirugarren lana, Cult, plazaratu zuten. Abesti originalak eta Metallicaren bi abesti zeuzkan. Txeloez gain, beste orkestrako instrumentuak, txelo elektrikoak eta ahots-musika erabili zituzten. Urte bat geroago haien estudiotik kanpoko lehen albuma egin zuten, Live.

Maxen irtetea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea diskrografikaz aldatu eta Eicca eta Maxen artean gatazkak agertu ziren. Azkenean Maxek banda utzi eta Antero bueltatu zen, baina bakarrik kontzertuetan jotzeko.

Apocalypticak gauzak egiteko modua aldatu nahi zuen. Horretarako Dave Lombardori deitu eta bateriarekin hainbat abesti grabatu eta gero taldeari falta zitzaion aldaketa zela jakin zuten.

2003an Reflections albuma plazaratu zuten, bertsioak alde batera uzten.

Apocalyptica jotzen.

2005an haien album homonimoa sortu zuten, bi abeslari Finlandar eta Quutamo abestiaren hiru bertsio zituena (bat ingelesa, beste bat frantsesa eta azkena alemana). Abenduan Mikko Sirén taldean sartu zen. Hori gertatu baino lehen elkarlanean aritu zen Apocalypticarekin.

10. urteurrena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006an taldearen 10. urteurrena izan zen. Horretarako haien hainbat abesti biltzen zituen album bat atera zuten. Gainera, Slayerren bertsio bat eta Max Cavalerarekin egindako abesti bat eskaintzen zuen. Diskografika aldaketarekin izandako arazoak zirela eta momentu horretan ezin izan zuten abestien egile-eskubideak lortu.

Urte horretan estudiotik kanpoko beste lan bat atera zuten, The Life Burns Tour deitutakoa.

2007an Apocalypticak Eurovision lehiaketaren 8 minutuko pausaldi batean abesti batzuk jotzeko aukera izan zuen. Lau hilabete geroago Worlds Collide izeneko albuma plazaratu zuten. Honek Dave Lombardok izandako parte-hartzea, David Bowieren bertsio bat eta Mikko eta Paavok idatzitako abestiak zeuzkan.

2010an haien zazpigarren albuma, 7th Symphony, atera zuten.

2011ko abenduaren 11an Apocalyptica eta Metallicak “No Leaf Clover”, “One” eta “Seek & Destroy” abestiak interpretatu zituzten, Metallicaren 30. urteurrena ospatzeko asmoz.

Kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metallica[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Enter Sandman"
  • "Master of Puppets"
  • "Harvester of Sorrow"
  • "The Unforgiven"
  • "Sad But True"
  • "Creeping Death"
  • "Wherever I May Roam"
  • "Welcome Home (Sanitarium)"
  • "For Whom the Bell Tolls"
  • "Nothing Else Matters"
  • "Fade to Black"
  • "One"
  • "Until It Sleeps"
  • "Fight Fire With Fire"
  • "My Friend of Misery"
  • "Seek & Destroy"
  • Faith No More
  • "From Out of Nowhere"
  • Sepultura
  • "Refuse/Resist"
  • "Inquisition Symphony"

Pantera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Domination"

Edvard Grieg[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "In the Hall of the Mountain King"

Slayer[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "South of Heaven"
  • "Mandatory Suicide"
  • "Angel of Death"

Rammstein[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Seemann"

David Bowie[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Heroes"

Gabonak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Little Drummerboy"
  • "Oh Holy Night"

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Apocalyptica baino lehen taldearen izen batzuk “Cello House Band” eta “Cello Sextet” izan ziren.
  • MB abestiak “Metal Boogie” esan nahi du.
  • Repressed abestiaren bi bertsio daude.
  • Kontzertu batzuetan Metallicaren “Seek & Destroy” abestia jotzen dute.
  • Rammstein taldearen biran, Apocalypticak haiekin “Ohne Dich” eta “Mein Herz Brennt” jo zuen.
  • “Enter Sandman”, “Welcome Home (Sanitarium)” eta “Wherever I May Roam” 1998ko Your Friends and Neighbours filmean agertu ziren.