Edvard Grieg

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Edvard Grieg
Eilif Peterssen-Edvard Grieg 1891.jpg
Bizitza
Izen osoa Edvard Hagerup Grieg
Jaiotza Bergen1843ko ekainaren 15a
Herrialdea  Norvegia
Heriotza Bergen1907ko irailaren 4a (64 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Nina Grieg
Hezkuntza
Heziketa University of Music and Theatre Leipzig
Hizkuntzak norvegiera
Irakaslea(k) Carl Reinecke
Jarduerak
Jarduerak musikagilea eta piano-jotzailea
Lan nabarmenak Piano Sonata
Holberg Suite
In the Hall of the Mountain King
Jasotako sariak
Genero artistikoa musika klasikoa
Musika instrumentua pianoa
IMDb nm0006113

Edvard Hagerup Grieg (Bergen, Norvegia, 1843ko ekainaren 15a - 1907ko irailaren 4a) musikagilea eta musikaria izan zen. Grieg hartu ohi da Norvegiako nazio-musikaren sortzailetzat.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leipzigen egin zituen ikasketak; haien ondorioz Alemaniako musika erromantikoarekiko etsaigoa sortu zitzaion. Bestalde, R. Nordraak musikariak Norvegiako herri-doinuekiko zaletasuna sortu zion. Handik aurrera, bere aberriko gizakiengan, izadian eta folklorean bilatu zuen iturburua. Liszt eta Wagner maisutzat hartu zituen, eta H. Ibsen eta B. Bjørnsonekin lan egin zuen. Pianista eta orkestra-zuzendari izan zen, eta Europa guztian zehar interpretatu zituen bere obrak.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren lan aipagarrienetakoak dira Pieza lirikoak pianorako (1867-1901); Norvegiako dantzak; ganbera-musika (Sonatak, biolin eta biolontxelorako; Harirako kuartetoa); musika sinfonikoa (Udazkenean, obertura orkestrarako); antzerkirako musika (Ibsenen Peer Gynt, 1875; Bjørsonen Sigurd Jorsalfar), eta 125 lieder pianoz eta orkestraz lagundurik abesteko (1864-1898).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edvard Grieg Aldatu lotura Wikidatan