Gabon kanta

Gabon kantak edo Eguberri kantak Eguberri aurreko denboran eta Eguberrietako ospakizunetan kantatu ohi diren abestiak dira. Lehen gabon kantak Antzinako Erromatik datoz, IV. mendeko abestiak. Mende askotan zehar, Jesusen jaiotza eta inguruko gertakariak (Errege Magoak edo artzainen adorazioa) izan dira kanta hauen gai nagusia baina XX. mendean zehar, eguberrietako ospakizunari berari buruzko gaiak eta beste elementu profano zenbait joan dira sartzen: familia eta lagun giroa, opariak, Bizar Zuri etab. Garai batean, gabon kantak eguberrietako ospakizunetan eta liturgian soilik abesten baziren ere, egun merkataritza-eremu guztietan ere entzuten da giroko musika moduan, jendeak eguberri girora bildu eta opariak eros ditzan. Euskal Herrian, haur eta gaztetxo taldeak biltzen dira kalez kale eta etxez etxe Olentzero eguneko eskeetan Gabon kantak abesten.
Hainbat abesti[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hator Hator[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Abesti hau gabonetan abesten den abestia da, baina honek ez du kristau kutsurik. Abesti honek gai bezala, euskal arazoak jorratzen ditu. Hizkuntzari dagokionez, hika erabiltzen du. Bestalde, abesti honi buruz, hainbat bertsio desberdin egin dira, hala nola; Vendetta taldeko Luisillok eta Pellok, Eratu taldeko Unaik, Hesian taldeko Zuriñek eta Kaotiko taldeko Xabik elkarlanean abesti honen bertsio berri bat plazaratu zuten 2016ean[1]. Bestetik, Negu Gorriak taldeak ere beste bertsio bat egin zuen[2].
Hator Hator mutil etxera
gaztaina ximelak jatera,
gabon gaua ospatutzeko
aitaren ta amaren ondoan,
ikusiko dek aita barrezka
amaren poz atseginez,
eragiok, mutil, aurreko danbolin horri.
Gaztainak erreak dira,
gaztainak erreak dira,
Txipli, Txapla, Pum!
Gabon gaua pozik igaro dezagun...
Olentzero[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Olentzeroren inguruko hainbat kanta abesten dira, baina honako hau litzateke ezagunena. La Farandole Joyseuse melodia erabiltzen da kanta hau jotzeko. XVII. mendean bereganatu zuten txistulariek. Hainbat bertsio daude kantu honen inguruan. Esaterako, bertsio batzuetan "errendimenduz jantzia" esan beharrean "entendimentu gabia" ageri da. Olentzeroren adierazpen paganoan, XX. mende bukaerakoan hain zuzen ere, kristautasunaren erreferentzia kentzeko "negua joan dala" esaten zuten "Jesus jaio dala"ren ordez.
1
Olentzero joan zaigu
mendira lanera,
intentzioarekin
ikatz egitera.
Aditu duenean
Jesus jaio dela,
lasterka etorri da
berri ematera.
Horra, horra
gure Olentzero
pipa hortzetan dula
eserita dago.
Kapoiak ere baitu
arraultzatxoekin
bihar meriendatzeko
botila ardoakin.
2
Olentzero gurea
ezin dugu ase,
osorik jan dizkigu
hamar txerri gazte.
Sahieski ta solomo,
horrenbeste heste,
Jesus jaio delako
erruki zaiteze.
Horra, horra...
3
Olentzero dakarzki
atsegin ta poza,
jakin baitu mendian
Jesusen jaiotza.
Egun argi honetan
alaitu bihotza,
kanpo eta barruan
kendu azkar hotza.
Horra, horra...
4
Olentzero gurea
begiran honera,
izar dizdizari bat
doa Belenera.
Bere argiz dizdiraz
goazen estalpera,
Jesus haurtxoarekin
gaua pasatzera.
Horra, horra...
Alaken[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1994an, Donostian, argitaratu zen kanta dugu hau. Aita Donostiak azparnen jasotakoa. Gabon kanta honetan, artzaiei buruzko jardune eta lanez hitz egiten da eta garai hartan
zuten garrantzia, adierazi eta aldarrikatzen du.
Alaken,
alaken,
ala pikula tun paire,
errespunde la pikula tunpa
Jesus Maria Jainkoa zen.
(bis) Adizkideok!
Ikusi duzue
zelai horietan artzaia,
artzai txiki,
artzai handi,
artzai mutur leuna.
Alaken, alaken...
Lo leri lelo,
goxo dek goxo,
neguan etxe txokoa.
(bis) Gaur jaio da, gaur,
Jesus Haurtxoa.
Lo leri lelo,
hiru errege
izar baten arrastoan.
Lo leri lelo,
tranka, trankatran,
hirurak zaldiz badoaz.
Alaken, alaken...
Horra Mari Domingi[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mari Domingi[3] euskal abesti tradizional batean ageri den emakumea da. 1990eko hamarkadatik aurrera, Euskal Herriko eguberrietako hainbat ekitalditan, Olentzeroren gizonezko pertsonaiaren alboko emakumezko irudi bilakatu izan da. Hari buruzko abestia ere oso ohiko da gaboneta.
Horra Mari Domingi
begira horri
gurekin nahi duela
Belena etorri.
Gurekin nahi baduzu
Belena etorri
atera beharko duzu
gona zahar hori.
HATOZ, HATOZ, ZURE BILA NENBILEN NI !
HATOZ, HATOZ ZURE BILA NENBILEN NI!
HATOZ GOAZEN TA GURTU DEZAGUN
BELENEN JAIO DEN HAURTXO EDER HORI
HAURTXO EDER HORI.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Hator hator neska-mutil etxera! (HATORTXU ROCK). Noiz kontsultatua: 2019-10-23.
- ↑ Hator hator (Negu gorriak). Noiz kontsultatua: 2019-10-23.
- ↑ Horra Mari Domingi. Noiz kontsultatua: 2019-11-12.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|