Apotzagako hilerria

Koordenatuak: 43°01′50″N 2°31′16″W / 43.03067°N 2.52115°W / 43.03067; -2.52115
Wikipedia, Entziklopedia askea
Apotzagako hilerria
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Eskoriatzako Alde Zaharra
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaEskoriatza
Koordenatuak43°01′50″N 2°31′16″W / 43.03067°N 2.52115°W / 43.03067; -2.52115
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XX. mendea
Arkitektura
EstiloaEuskal estiloko arkitektura
Ondarea
EJren ondarea87

Apotzagako hilerria Eskoriatzako Apotzaga elizatean dagoen hilerri zirkular berezia da. San Migel eliza eta San Bernabe baselizaren artean kokaturik dago. 1994 urtean Eraikitako euskal ondare nabaria izendatua izan zen[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anastasio Otadui apaiz arrasatearra 37 urtez izan zen apaiz Apotzagan eta San Migel elizaren konponketak egitearekin batera hilerri berria diseinatu zuen euskal tradizioan oinarrituz. 1960. hamarkadan eraiki zen eta Galiziako harginak aritu ziren lanean.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egitura zirkularra dauka, lau laurdenetan zatiturik dagoena. Laurden bakoitzean bost baserriren hilobiak daude. Hilobi bakoitzean disko itxurako hilarri modernoakdaude, baserri bakoitzaren izena dutenak. Hilerriaren erdiguneko bidegurutzean Marin auzotik ekarritako gurutze-muga landu bat dago eta ekialdeko ertzean San Migel goiaingerua ageri da harrizko aldare txiki batean[1]. San Migel bera da Apotzagako zaindaria.

Hilerria altuera txikiko harresi batek inguratzen du eta sarreran dauden bi zutabeetan "Gero" eta "Arte" hitzak daude landuta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilerriko sarrera.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]