Apuliako frankoproventzera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Apuliako frankoproventzera
Datu orokorrak
UNESCO sailkapena3: arriskuan
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza italikoak
hizkuntza erromantzeak
mendebaldeko hizkuntza erromantzeak
hizkuntza galo-iberiarrak
hizkuntza galo-erromantzeak
Gallo-Rhaetian (en) Itzuli
Frankoprovenzera
Hizkuntza kodeak
Glottologfaet1240
UNESCO351

Apuliako frankoproventzera (mintzairaren hiztunentzat Faetar edo Faetar-Cigliàje eta italieraz Faetano-Cellese) frankoproventzeraren aldaera bat da, eta bi komunitate txikitan hitz egiten da: Foggia probintzian Apuliako erregioan, Italiako hegoaldean oso urruti eta isolatuta Proventzatik: Faeto eta Celle de San Vito dira herri horiek, eta badira migrari komunitateak mintzaira gorde dutenak, bereziki Kanadan,Toronton eta Brantforden.[1]

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Celle de San Vito herriko kale-errotulo elebiduna, goiko forma frankoproventzeraz da.

Frankoproventzeraren ahaidetasuna argia da, baina inguruko mintzaira italo-erromantzeekin ere antzekotasun asko ditu halaber. Faeto eta Celle di San Vito Italiako gainerako haranetatik isolatuta daude Dauniako mendiengatik, baina kontaktua egon da.

Hizkuntza komunitate honen hasiera historikoa XIII. mendean kokatzen da. Soldadu talde frantziar-proventzal bat Apuliara bidali zuten Napoliko Erresumara, non 1266ko Beneventoko guduan parte hartu zute. Guduaren ondoren, soldadu batzuk han geratu ziren eta komunitateak ezarri zituzten. Celle di San Vito mendiko monasterio gisa fundatu zen, toki isolatuan inguruko malaria agerraldi bat ebitatzeko, eta geroxeago Faeto 1268ko uztailaren 8an edo 1274ko urriaren 20an, iturri desberdinen arabera, Karlos I. Napolikoaren Anjouren dekretu baten bidez.

2000. urteaz geroztik, gutxienez bi hiztegi eta hizkuntza italieraz deskribatzen duen gramatika bat argitaratu dira. Ingelesez, frantsesez eta italieraz ere asko ikasi da, gutxiengo hizkuntza gisa, ukipenean dagoen hizkuntza gisa eta beste hizkuntza franko-proventzal batzuekin konparatzeko.

Hiztegi konparaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Faetar frantsesa italiera Euskaraz
bów bois legna egur
cemmìse chemise camicia alkandora
cjannù chez nous casa nostra norberaren etxea
figljètte fillette bambina neskato
ma ttànte ma tante mia zia nire izeba
mu nùnchj mon oncle mio zio nire osaba
nfan enfant bambini haur
pa bbun pas bon non buono ez da ona
ra rat topo arratoi / sagu
rén rien niente ezer ez
rescìn raisin uva mahats
scìj six sei sei
sètte cette questa zazpi
trése treize tredici hamahiru
vìtte huit otto zortzi
wàje voix voce ahots

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Perta, Carmela. (2008-11). «Can Language Politics Ensure Languages Survival? Evidence from Italy» Language and Linguistics Compass 2 (6): 1216–1224.  doi:10.1111/j.1749-818X.2008.00080.x. ISSN 1749-818X. (Noiz kontsultatua: 2023-11-24).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Rubino, Vincenzo et al. 2007. Dizionario Italiano-Francoprovenzale (F-I) di Faeto. Sportello Linguistico Francoprovenzale. Foggia.
  • Bitonti, Alessandro. 2012. Luoghe, lingue, contatto: Italiano, dialetti, e francoprovenzale in Puglia. Tesi. Università di Lecce.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]