Arabarra (itsasontzia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Moon Beam
Mourisca
Arabarra
D-4
 Erresuma Batua
 Espainia
 Euskal Herria
Ontziola: J. Lewis & Son. (Aberdeen)
Mota: patruilaontzi
Uretaratze data: 1918
Zerbitzua: Eusko Itsas Gudarostea (1937)
Ezaugarriak
Desplazamendua: 112 t. tona
Luzera: 26,05 m
Zabalera: 5,64 m
Sakonera: 2,80 m
Abiadura: 9,5 korapilo
Eskifaia: 12 marinel


Arabarra motordun eta burdinazko oskoldun arrantzu binakakoa izan zen, Juan Velasco Gutierrez y Cía., S.A. Vigoko enpresarena, Aberdeenen (Eskozia) J. Lewis & Son.ek Moon Beam patruilaontzi gisa britainiar Armadarentzat eraikia. Espainiari 1927an saldua eta Mourisca izena jarria. Euzko Gudaroztearen Itsas Zerbitzuaren agindutara jarria (1936ko abuztua), Bilbora iritsi zen Gipuzkoaren ebakuazioaren ondoren. Berehala jarri zen Eusko Itsas Gudarostearen agindutara (1936ko urria) eta lehendabizi minaketari moduan erabili zuten eta ondoren Baionarekiko itsas lotura gisara. Arabarra izena jarri zioten ondoren, eta D-4 zenbakia eman (1937/5/12). Bilbo ebakuatzerakoan Baionan zegoen eta han izan zen gerra amaitu artean. Bere armadoreei 1939an itzuli zitzaien.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]