Aberdeen
- Artikulu hau Eskoziako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aberdeen (argipena)».
Aberdeen Aberdeen Aiberdeen Obar Dheathain | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | ![]() | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Scottish region | Grampian | ||
Eskoziako kontseilu gunea | Aberdeen City | ||
Izen ofiziala | Aberdeen Aiberdeen Obar Dheathain | ||
Jatorrizko izena | Aberdeen Aiberdeen Obar Dheathain | ||
Posta kodea | AB10-AB13 (parte), AB15, AB16, AB22-AB25 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 57°09′N 2°06′W / 57.15°N 2.1°W | ||
![]() | |||
![]() | |||
Azalera | 65,1 km² | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 200.680 (2016) | ||
Dentsitatea | 3.083 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1175 | ||
Telefono aurrizkia | 1224 | ||
Ordu eremua | Greenwich Meridianoko Ordua, UTC±00:00 eta UTC+01:00 | ||
Hiri senidetuak | Stavanger, Atyrau, Ratisbona, Clermont-Ferrand, Bulawayo, Houston, Homel, Baku eta Barranquilla | ||
aberdeencity.gov.uk |
Aberdeen (Eskoziako gaeleraz: Obar Dheathain, eskozieraz: Aiberdeen) Eskoziako hirugarren hiririk populatuena da, 220.420 biztanlerekin (2011).
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Piktoen Aberdon hiria du jatorri eta izenak "Don ibaiaren ahoa" esan nahi du. Esan nahi bera du gaelerazko Obar Dheathain izenak. Erdi Aroko latinezko izena Aberdonia izan zuen.
Petrolioaren Europako Hiriburua, Granitozko Hiria eta Zilarrezko Hiria ezizenak eman izan zaizkio: horietako lehena Ipar Itsasoan dauden petrolio ustiategiei zor zaie.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aberdeen ingurua populaturik dago duela 8.000 urtetik. Hiriak bi eremu ditu, Aberdeen zaharra, Don ibaiaren ahoan, eta Aberdeen berria, Dee ibaiaren estuarioan dagoen arrantza eta merkataritza gunea.
1179an, Gilen I.a Eskoziakoak foruak eman zizkion eta 1319an Roberto I.ak Errege burgo izendatu. Eskoziako lehene independentzia gerra hasi zenean, ingelesen eskuetan zegoen. Roberto I.ak 1308an Aberdeengo gaztelua setiatu zuen eta suntsitu egin zuen, barnean ziren ingelesak masakratuz. 1336an Eduardo III.a Ingalaterrakoak herriari su eman zion. Herri berria eraiki behar izan zen, Aberdeen Berria, eta harresi handiekin inguratu zuten jauntxo eskoziarren aurka babesteko.
XVII. mendeko "Hiru Erresumen Gerretan" (1644-1647) sarritan eraso egin zioten. 1647an, izurri pneumonikoak herritarren laurdena hil zuen. 1770an harresiak eraitsi eta azpiegitura berriak egin ziren hirian. Lan berri handi horiek 1817an porrot ekonomikoa ekarri zuten baina itsasontzigintzak eta arrantza industriak izandako bultzadak egoera hobetu zuten.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dee eta Don ibaien ahoan kokaturik dago. Ibai bien arteko itsasertzean hondartza luzea dago, hareazko duna naturalak dituena. Barnealdean granitozko hainbat muino daude, Castle Hill, St. Catherine's Hill eta Windmill Hill.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea] ![]() ![]() | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 16.0 | 16.3 | 20.0 | 23.4 | 23.8 | 26.1 | 28.8 | 28.6 | 25.9 | 21.1 | 18.3 | 15.4 | 28.8 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 5.7 | 6.1 | 8.0 | 9.9 | 12.7 | 15.3 | 17.6 | 17.5 | 14.9 | 11.8 | 8.2 | 6.4 | 11.2 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 0.4 | 0.6 | 1.5 | 2.7 | 5.0 | 7.8 | 9.9 | 9.8 | 8.0 | 5.6 | 2.6 | 1.1 | 4.6 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −13.5 | −12.2 | −11.7 | −6.7 | −3.0 | 0.3 | 1.7 | 1.7 | −0.6 | −4.0 | −10.8 | −12.6 | −13.5 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 74.1 | 53.7 | 59.8 | 61.2 | 56.7 | 59.5 | 60.3 | 65.7 | 76.7 | 87.7 | 84.2 | 76.9 | 816.3 |
Eguzki orduak | 56.4 | 77.1 | 114.1 | 145.8 | 188.5 | 166.2 | 164.9 | 163.4 | 122.1 | 99.2 | 65.1 | 46.2 | 1409.0 |
Iturria (1): Met Office[1] | |||||||||||||
Iturria (2): Royal Dutch Meteorological Institute/KNMI[2] (1971-2000) |
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tradizionalki, arrantza, ehungintza, itsasontzigintza eta papergintza jarduera ekonomiko nagusiak dira. Gaur egun, ordea, teknologia berriek, nekazaritza ikerkuntzak eta batez ere petrolio ustiaketek hartu dute aurrekoen tokia.
Badira 300 urte baino g3hiago granito grisa esportatzen dela, eta bertako materialarekin eginda daude, esate baterako, Londresko Westminster jauregia eta Waterloo zubia, baina harrobia 1971n agortu zen.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aberdeen Football Club da hiriko futbol talde nagusia. Palmaresean Eskoziako 4 Liga eta 7 Kopa ditu baina lorpen garrantzitsuena 1983an eskuratu zuen, Europako Errekopa eta Europako Superkopa. Glasgowko bi talde handien ondoren herrialdeko futbol talderik garrantzitsuena da.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Machar katedrala
- Andre Mariaren Jasokundearen katedrala
- Marischal College, Munduko bigarren granitozko eraikuntza handiena.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
San Andres katedrala.
-
San Nikolas eliza.
-
San Markos eliza.
-
Castlegate, hiriaren erdigunea.
-
Union street.
-
Marischal College, udaletxea.
-
Liburutegia.
-
His Majesty's Theatre antzokia.
-
Musika aretoa.
-
Erakusketa Zentroa.
-
Aberdeen zaharreko kalea.
-
Union Terrace Gardens parkea.
-
Aberdeengo hondartza.
-
Kostaldeko itsasargia.
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aberdeen ondorengo hiriekin senidetuta dago:
Ratisbona (Alemania)
Clermont-Ferrand (Frantzia)
Bulawayo (Zimbabwe)
Stavanger (Norvegia)
Homel (Bielorrusia)
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Aberdeen hiriaren webgune ofiziala
- (Ingelesez) Aberdeengo Unibertsitatearen webgunea