Arabazozo
Itxura
| Arabazozo | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Klasea | Aves |
| Ordena | Passeriformes |
| Familia | Sturnidae |
| Generoa | Sturnus Linnaeus, 1758
|
| Azpibanaketa | |
ikusi testua
| |
Arabazozo (Sturnus), gaztelazozo, zozabar, hartxori, artxipote edo behortxoria Sturnidae familiako genero baten izen arrunta da, Eurasian jatorria duena.
Txori kantaria da, luma beltzak orbain zuriekin dituena, Euskal Herrian udazkenean talde ugarietan agertzen dena.[1]
Espezieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen generoaren espezieak:[2]
- Sturnus albofrontatus
- Sturnus burmannicus
- Sturnus nigricollis
- Sturnus contra
- Sturnus melanopterus
- Sturnus roseus
- Sturnus sericeus
- Sturnus cineraceus
- Arabazozo pikarta (Sturnus vulgaris)
- Arabazozo beltza (Sturnus unicolor)
Arabazozo pikarta eta arabazozo beltza senide estuak dira. Askotan hibridatu dute bere eremuan: Iberiar penintsulako ipar-ekialdea eta Frantziako hego-mendebaldea. Litekeena da migratzen ez den arabazozo beltza azken glaziazioaren iberiar aterkian bizi zen arabazozo pikartaren arbaso batetik sortua izatea.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Bernis, F; De Juana, E; Del Hoyo, J; Fernández-Cruz, M; Ferrer, X; Sáez-Royuela, R; Sargatal, J. (2010). «Nombres en castellano de las aves del mundo recomendados por la Sociedad Española de Ornitología (Decimocuarta parte: Orden Passeriformes, Familias Malaconotidae a Passeridae)» Ardeola 57 (1): 199–205..
- ↑ Zuccon, Dario; Pasquet, Eric; Ericson, Perg P.. (2008ko iraila). «Phylogenetic relationships among Palearctic–Oriental starlings and mynas (genera Sturnus and Acridotheres: Sturnidae)» Zoologica Scripta 37 (5): 469–481. doi:..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Enekoitz Telleria Sarriegi (2023ko abenduaren 12a) Arabazozoen murmurioa Berria