Arabazozo pikart

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arabazozo pikart
Toulouse - Sturnus vulgaris - 2012-02-26 - 2.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaPasseriformes
FamiliaSturnidae
GeneroaSturnus
Espeziea Sturnus vulgaris
Banaketa mapa
Sturnus vulgaris map.png
Datu orokorrak
Zabalera0,38 m
Kumaldiaren tamaina2

Arabazozo pikarta (Sturnus vulgaris) sturnidae familiako hegazti paseriformea da, Eurasia eta mendebaldeko Asiako eskualde epeletan bizi dena.[1] Batez ere Europa erdi eta iparraldean kumatzen duen espeziea da. Euskal Herria haren dstribuzio-eremuaren muga da. Populazioa neguan ugaritu egiten da, Europatik jaisten diren hegaztien etorrerarekin. Oro har, Euskal Herriko kostaldeko lurraldeetan arruntagoa da Araba-Nafarroan baino. Aldiz, Araba-Nafarroan arabazozo beltza (Sturnus unicolor) rruntagoa da.[2]

Orban argiz apaindutako lumaje beltz diztiratsua eta moko horia izaten ditu ugal-sasoian. Hortik kanpo beltzagoa da, mokoa ere bai. Ornodun txiak eta fruituak jaten ditu eta habia zuhaitzetako zuloetan egiten du. Lehen neguan bakarrik azaltzen zen Euskal Herrian, baina egun oso zabalduta dago.[3] Talde oso handietan ibiltzen dira, baita hirietako zuhaitzetan ere: antzemateko oso erraza da, sortzen duten zalapartarengatik (txalo eginez gero, denak batera berehala isiltzen dira, baina segundo batez), zuhaitzen azpian sortzen den zirin-alfonbrarengatik, edo denak elkarrekin hegan egiten osatzen dituzten hodei itxurako taldeengatik.

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabazozo pikartak hainbat azpiespezie ditu[4]:

  • Sturnus vulgaris vulgaris (Linnaeus, 1758)
  • Sturnus vulgaris faroensis (Feilden, 1872)
  • Sturnus vulgaris zetlandicus (Hartert, 1918)
  • Sturnus vulgaris granti (Hartert, 1903)
  • Sturnus vulgaris poltaratskyi (Finsch, 1878)
  • Sturnus vulgaris tauricus (Buturlin, 1904)
  • Sturnus vulgaris purpurascens (Gould, 1868)
  • Sturnus vulgaris caucasicus (Lorenz, 1887)
  • Sturnus vulgaris porphyronotus (Sharpe, 1888)
  • Sturnus vulgaris nobilior (Hume, 1879)
  • Sturnus vulgaris humii (Brooks, 1876)
  • Sturnus vulgaris minor (Hume, 1873)

Beste izen batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anitz izen ditu euskaraz: arabazozo, artxipote, artxoxo, auseta, behor-txori, dorrezozo, gaztelazozo, haragi-zozo, kanpozozo, kastillazozo, larzozo, naparzozo, tordantxa, tordokanpanario.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. BirdLife International (2004). Sturnus vulgaris. 2006. IUCN Red List of Threatened Species. IUCN 2006
  2. a b Araba zozo pikarta. Txoriak.eus (Noiz kontsultatua: 2017-08-25).
  3. Larrañaga, Jon. (1996). Euskal Herriko fauna (ornodun lehortarrak). Elhuyar, 212 or. ISBN 84-87114-09-1..
  4. Snow, D. W., Perrins, C. M., Doherty, P., & Cramp, S. (1998). The complete birds of the western Palaearctic on CD-ROM. Oxford University Press. ISBN 0-19-268579-1.


Animalia Artikulu hau animaliei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.