Arabisagar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arabisagar
Citrus x paradisi (Macfad.) Pompelino Grapefruit 002.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaSapindales
FamiliaRutaceae
LeinuaCitreae (en) Citreae
GeneroaCitrus
Espeziea Citrus paradisi
Macfad
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak grapefruit (en) Itzuli, grapefruit oil (en) Itzuli, grapefruit juice (en) Itzuli eta grapefruit peel (en) Itzuli
Fruitua.

Arabisagarra, pomeloa (Heg.) edo panplemuza (Ipar.)[1] (Citrus x paradisi) Rutaceae familiako zuhaitza eta fruitua da.

Hainbat hizkuntzatan pomelo eta panplemuza hitzak Citrus maxima espeziea izendatzeko erabiltzen dira, eta ez Citrus x paradisi espezierako; esaterako, ingelesez, danieraz eta portugaleraz pomelo esaten zaio espezie hari, eta alemanez, espainieraz eta nederlanderaz panplemuza hitzaren aldaera bat.

Zuhaitza laranjondoaren antzekoa da, eta haren neurria izan dezake (4-6 m). Hosto ugari ditu, berde ilun distiratsuak. Loreak zuriak dira, laranjarenak baino handixeagoak. Fruitua horia edo laranja kolorekoa da, eta laranja ertain bat baino bi aldiz handiagoa.

Jateko ona da; ur ugari izaten du, eta zapore garratzekoa da. C bitamina asko du, laranjak eta limoiak bezala. Jamaikan sortua dela uste da, hibrido gisa, Citrus maxima arabisagarraren aldaera gisa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «pamplemousse | frantses-euskara hiztegi elektronikoa | Nola Erran» www.nolaerran.org Noiz kontsultatua: 2021-03-04.

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]