Ardi-mihi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ardi-mihi
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaDipsacales
FamiliaValerianaceae
GeneroaValerianella
Espeziea Valerianella locusta
(L.) Betcke

Ardi-mihia (Valerianella locusta (Linnaeus) edo Valerianella olitoria (Moench)) Valerianaceae familiako landare belarkara da. Entsaladaren osagarri modura erabiltzen da, eta Euskal Herrian gero eta ezagunagoa da.

Erroseta forma osatuz hazten da, 10–15 cm inguruko espatula itxurako hostoekin. Landare gogorra da, klima epeletan neguko landare modura haz daitekeena. Baldintza beroagoetan igotzeko joera du haziak sortzeko, beraz Euskal Herrian ez da komeni uda beroetan haztea.

Ardi-mihia Europan, Afrika iparraldean eta Asia mendebaldean bizi da modu naturalean. Europan eta Asia aski arrunta da labore lurretan eta bide ertzeko guneetan. Ipar Amerikan laborantza guneetatik irten eta bertakotu egin da.

Nutrizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzeko beste janari batzuek bezala (uraza, zerba...) elikagai asko ditu. Esaterako, urazak baino hiru aldiz C bitamina gehiago dauka, bai eta beta karotenoa, B6, B9 eta E bitaminak eta omega-3 gantzak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]