Ardipithecus kadabba
Itxura
Ardipithecus kadabba | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Primates |
Familia | Hominidae |
Generoa | Ardipithecus |
Espeziea | Ardipithecus kadabba Haile Selassie, 2001
|
Ardithipecus kaddaba espeziea Haile Selassie ikerlari etiopiarrak aurkitu zuen Awash izeneko lurraldean. Aurkitutako gorputz zatiak baraila, klabikula, hagin batzuk eta oin eta besoetako falange batzuk izan ziren. Espezie hau da txinpanzea eta gizakiaren arteko sailkapenari hasiera eman ziona zientzialarien ustetan.
Espezie hau baso inguruetan bizi ohi zen txinpantzeekin batera eta haien antzeko itxura zuen. Metro pasatxo neurtzen zuen eta erdi bipedoa zela ondoriozta daiteke honako arrazoi honegatik: oinetako hatz bat guztiz zapala zuen oinaren puntarekin ibiltzen zelako, eta beraz besoak ere erabiltzen zituen laguntzeko noizean behin.