Cinquecento

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Cinquecento (italieraz bostehun) europar ingurune artistikoko arorik garrantzitsuenetariko bat da. XVI. mendean barna garatu zen eta Pizkunde izenarekin ezaguna den mugimenduaren bigarren fasea izan zen. Pizkunde Garaia izenaz ezaguna da ere, eta Italian kokatzen da Pizkundearen bigarren mendean. Honen aurrekaria Quattrocentoa da. Bere amaiera heltzean, bere emaitzak Europako mendebalde osoan zabaltzen dira, Seicentoari hasiera emanez. Cinquecentoaren zentroa Erroman kokaturik zegoen, quatrocentoarena ez bezala honek Florentzian izan baitzuen.