Vic

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vic
Kataluniako udalerria
Vic (Barcelona). Plaza Mayor.jpg
Flag of Vic.svg Escut de Vic.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
AutonomiaKatalunia
Vegueria[[d:Special:EntityPage/Q1113390|{{{2}}}
EskualdeaOsona
Alkatea Anna Erra
Izen ofiziala Vic
Posta kodea 08500
INEk ezarritako kodea 08298
Geografia
Koordenatuak 41° 55′ 49″ N, 2° 15′ 16″ E / 41.930379°N,2.254575°E / 41.930379; 2.254575Koordenatuak: 41° 55′ 49″ N, 2° 15′ 16″ E / 41.930379°N,2.254575°E / 41.930379; 2.254575
Localització de Vic a Osona respecte d'Osona.svg
Azalera 30.6 km²
Altuera 498 m
Mugakideak Gurb, Folgueroles, Calldetenes, Santa Eugènia de Berga, Malla, Muntanyola, Santa Eulàlia de Riuprimer eta Sant Bartomeu del Grau
Demografia
Biztanleria 46.214 (2019)
Green Arrow Up.svg1.174 (2018)
Dentsitatea 1.510,26 bizt/km²
Etxebizitzak 614
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+01:00
Hiri senidetuak Somoto eta Torredonjimeno
Matrikula B
vic.cat

Vic Kataluniako barnealdeko hiria da, Osona eskualdeko hiriburua dena eta Bartzelonako probintzian ere dagoena. Bere kokapen geografikoak, Bartzelonatik 69 kilometrora eta Gironatik 60 kilometrora, Erdialdeko Kataluniako hiriburuetako bat bilakatu du.

2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera Vicek 39.844 biztanle zituen, 30,6 km²-ko azalera eta 1.266,24 bizt/km²-ko dentsitatea. 2018an bestela 48.287 pertsona bizi ziren hirian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako izen latinoa Ausa izan zen, txanpon iberiko eta erromatarretan agertzen dena. Ausona izan zen bisigodoekin. 788an musulmanek hiria suntsitu zuten, eta hurrengo urteetan auzo bakarra berreraiki zuten, Vicus Ausonensis hain zuzen ere. Hortik hartuko zuen gaur egungo izena, Guifré el Pilósek birpopulatu zuenean hiria 878an.

XVIII. mendearen hastapenetan, hiria izan zen lehenengoa matxinatzen Felipe V.aren aurka, eta gatazka honek ekarriko zuen Espainiako Ondorengotza Gerra. Hurrengo mendean, Karlistaldiak modu bortitzean bizi zituen Vicek, Rafael Tristany i Parera militar karlista pieza garrantzitsua izan zelarik. Espainiako Gerra Zibila zela-eta, hiria bonbardatu zuten 3 aldiz, aerodromo estrategikoa zeukanez. 1939ko otsailaren 1ean frankisten esku erori zen.

Azken hamarkaden gertakarien artean, 1991ko maiatzaren 29an Goardia Zibilaren kuartelaren aurka ETAk atentatua egin zuen, 10 pertsona hil eta 44 zaurituz. Hurrengo urtean, 1992ko Udako Olinpiar Jokoak Bartzelonan izan zirenean, Vic-en antolatu zituzten patin-hockeyaren norgehiagokak. 2012ko irailaren 17an, Kataluniako Lurralde Askea aldarrikatu zuten hirian.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2009 2017
11.146 12.123 13.019 14.018 15.416 16.710 20.196 25.702 30.155 28.736 32.703 39.844 43.964 

Monumentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Viceko katedrala»

Viceko katedrala edo Sant Pere Apòstoluaren eliza herriaren erdigunean dago, eta erromaniko estiloko dorrea dauka, beste estilo batzuetako elementuekin batera.

Halaber, aipatzekoa da Tenplu erromatarra, eta museoen artean hauexek: Museu Episcopal de Vic, M. Balmes, M. Claretià eta M. de l'Art de la Pell de Vic.

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1979 - 1987: Ramón Montaña Salvans (CIU)
  • 1987 - 1995: Pere Girbau Bover (CIU)
  • 1995 - 2007: Jacint Codina Pujols (CIU)
  • 2007 - 2015: Josep Maria Vila d'Abadal Serra (CIU)
  • 2015 - : Anna Erra i Solà (CIU)

Pertsonaia ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]