Edukira joan

Argisain edo Santa Marina

Koordenatuak: 43°06′00″N 2°10′38″W / 43.0999021°N 2.1771416°W / 43.0999021; -2.1771416
Wikipedia, Entziklopedia askea
Argisain» orritik birbideratua)
Argisain
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaErrezil
Geografia
Koordenatuak43°06′00″N 2°10′38″W / 43.0999021°N 2.1771416°W / 43.0999021; -2.1771416
Garaiera228 m

Argisain edo Santa Marina bi tokiri esaten zaie. Batetik Errezilgo barrendegi bati esaten zaio, non Beizama, Albiztur, Legorreta eta Bidania-Goiatzen mugek bat egiten duten eta itxura karratu duena. Bestetik, barrendegiaren ondoan dagoen Albizturgo bailara bati ere esaten zaio.

Argisaingo biztanleria

Santa Marina bailara

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Argisaingo Santa Marina eliza

Oriako ibarrean kokatzen da Murumendi-Urrakiko mendilerroaren magaletan 535 metrotara. Albizturko udaletxetik 7 kilometroko bidea dago Gi-2634. Gi-3130 eta Gi-3042 errepideetan zehar.

Done Jakue bidea pasatzen da bertatik. Garai batean, Santa Marina Haundi baserria erromesen ospitalea izan zen.

Herriko eraikinen artean Argisaingo Santa Marina eliza da aipagarria[1]. Fatxada erromaniko sinplea duen XII. edo XIII. mendeko eliza da mendeetan zehar hainbat aldaketa izan dituena. Nabe bakarra du eta jatorrizko gurutze-gangari eusten dio[2]. Santa Marinan kokatzen da Segore-Etxeberri jatetxe ezaguna[3]. Uztailaren 18a egiten da bailarako festa nagusia.

Bertatik, Murumendira[4] edo Illaunera[5] igotzeko ibilbideak ateratzen dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Argisaingo Santa Marina Eliza» Albiztur (Noiz kontsultatua: 2024-01-08).
  2. Aguirre Sorondo, Antxon & Lizarralde Elberdin, Koldo. (2000). Ermitas de Gipuzkoa. Jose Miguel de Barandiaran Fundazioa, ISBN 8493152315..
  3. «Segore Etxe-Berri Jatetxea» www.segore.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-08).
  4. «Argisain (Santa Marina), Seroetxe de Murumendi y vuelta» Wikiloc | Munduko ibilbideak (Noiz kontsultatua: 2024-01-08).
  5. (Ingelesez) «Argisain (Santa Marina) Illaun zirkularra» Wikiloc | Trails of the World (Noiz kontsultatua: 2024-01-08).