Edukira joan

Albiztur

Albiztur
 Gipuzkoa, Euskal Herria
[[Fitxategi:
Este es el escudo de la villa de Albiztur en Gipuzkoa.
|75x75px]]
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaTolosaldea
Izen ofizialaAlbiztur
AlkateaAlazne Urkizu Galarraga
Posta kodea20495
INE kodea20004
Herritarraalbizturtar
Ezizenakunplituak
Kokapena
Koordenatuak43°07′46″N 2°08′14″W / 43.1294°N 2.1373°W / 43.1294; -2.1373
Map
Azalera13,09 km²
Distantzia33 km Donostiara
Demografia
Biztanleria328 (2025:  4)
alt_left 145 (%44,2) (%48,5) 159 alt_right
Dentsitatea0,25 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 9,9
Zahartze tasa[1]% 11,95
Ugalkortasun tasa[1] 101,45
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 78,05 (2011)
Genero desoreka[1]% -8,02 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 6,12 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 88.81 + % 6.64 hartzaile (2021)
Etxeko erabilera[3]% 83.57 (2021)
Datu gehigarriak
Sorrera1617 (juliotar egutegia)
Webguneahttp://www.albiztur.eus/

Albiztur Gipuzkoako erdi-ekialdeko udalerri bat da, Tolosaldekoa. 13,09 km² ditu, eta 314 biztanle zituen 2025. urtean. Donostia hiriburutik 33 km hegoaldera dago.

Albizturko hirigunea, 2019. urtean.

Salubita haranean dago kokaturik, Igaran ibaiaren, Oriaren ibaiadarraren, ondorioz sortua. Hernio eta Intxaurre mendien magalean dago udalerria, paisaia karstikoko lurraldean (Igaran ibaiaren ondorioz sortutakoa).

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albizturrek mugakide ditu Alkiza iparraldean, Tolosa ekialdean eta hegoaldean, Legorreta eta Beizama hegoalde-mendebaldean, eta Bidania-Goiatz mendebaldean.

Albizturko plaza, 1988. urtean.

K.a. 800-1300 urte bitarteko aztarnak aurkitu dituzte, baina herri honen lehen aipamen idatzia 1384. urtekoa da, eta dokumentu horretan, baldintza batzuen pean, Tolosara batzen dela aipatzen da. 200 urte geroago, Filipe III.ak "Villa" edo hiribildu izaera eman zion. Herri udala ondorengoak osatzen zuten: Alkatea, Alkateordea, bi zinegotzi eta Sindiko Prokuradore bat. Alkabalero eta Kamara Epaile bat ere bazeuden. Karguak zoriz erabakitzen ziren bizilagunen artean, San Migel egunean, baina 1761etik aurrera, hauteskundeak urtarrilaren 1ean ospatzera igaro ziren. XIX. mendetik XX. mendea arte Hego Amerikara emigratu zuten hainbat albizturtarrek lan bila eta honek 140 urtetan 500 biztanle baino gehiagoren galera ondoriozta dezake.

  • Liburutegia[4]
  • Osasun zentroa[5]
  • Lehen hezkuntzako eskola[6]
  • Haur-eskola[7]
Urrutume baserria

Mendiko nekazaritza, abeltzaintza eta baso-esplotazioak nagusitzen dira. Albiztur oso menditsua da baina aldi berean lurrak emankorrak dira, larre on, ur kantitate handia eta zuhaitz askorekin. Kareharrizko harrobiak ere nabarmendu beharrekoak dira.

Gaur egun, gutxi gorabehera, udalerriak 70 nekazaritza eta abeltzaintza esplotazio ditu, esplotazioak normalean familiartekoak dira, baserrirantz zuzenduak.

Industriari buruz aldiz, papergintza industria bat da, 60 bat langile dituena. Biztanle gehienak industrian eta Tolosa herriko zerbitzuetan lan egiten du. Tolosa gertu dagoenez albizturtar asko Tolosara joaten dira zerbitzu bila.

Hiru jatetxe daude bertan, gehienak babarrun ospetsuetan espezializatuak. Albizturko babarrun beltzak Amerikar jatorria daukate. Belaunaldiz belaunaldi landatu ohi izan dira herriko soro eta baratzetan, uzta oparo ugari eskainiz. Iraila eta Urri aldera herrira inguratuz gero laster ikusten dira artasoroak babarrun lekekin biltzeko prest. Bereziki ezagunak dira babarrunak bere zapore eta salda lodiarengatik, dirudienez kare-harrien eraginez soroetako lurrak aberastu eta ezaugarri bereziak dituzten babarrunak lortzen dira bertan, udazkena eta negua dira beraiek dastatzeko urte sasoi egokienak. Ohiko babarrun janaldia, babarrun beltzaz gain, aza, odolki, saiheski eta piperrez osatzen da.

2017an herriko sektore ekonomikoak honela banatzen ziren: lehen sektorea %4,7; bigarren sektorea %62,3; hirugarren sektorea %28,8; eraikuntza %4,3. Urte horretan herriko biztanleko BPGa 33.660,1 euro ziren.[8]

Biztanleria gutxituz joan da azkenengo urteetan, lehen aipatu bezala Hego Amerika kontinentera egindako emigrazioen ondorioz. Baina, gutxienez, azken urte hauetan Albizturko biztanleak mantentzen ari direla dirudi.

2019an Albizturrek 296 biztanle zituen. Horietatik %17,91k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotako biztanleak herritarren %2,36 ziren.[8]

Biztanleriaren tamainaUrtea200300400500600700800189019201950198020102040AlbizturBiztanleriaren estatistikaHonako hau Wikidata bidez sortutako biztanleria grafiko automatiko bat da. Aldaketa bat egin beharrez gero, bertan egin dezakezu.

2023ko udal hauteskundeetan, Albiztur Bizirik talde independenteak 119 boto lortu zituen, eta PSE-EEk 13 boto.[9] Albiztur Bizirik taldeko Iñaki Orbegozo Arrospide izendatu zuten alkate; bigarren agintaldia zuen.[10] 2025eko urtarrilaren 21az geroztik, talde bereko Alazne Urkizu Galarraga da alkatea.[11]


Albizturko Mari Carmen Itxasoren[12] testigantza, erdaraz ez jakiteak sortutako arazoen inguruan. Euskal Herriko Ahotsak[13][14] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Albizturko euskara[15] gipuzkeraren[16] barnean kokatzen da, erdiguneko gipuzkeraren[17] barne dagoen Tolosaldeko euskaran[18]. Beterriko hizkerek eta Tolosaldekoek osatzen dute Erdiguneko azpieuskalki hau. Euskara datuei dagokienez, herriko euskaldun kopurua %83.56 da, eta euskararen erabilera %62.8.

Eperra-Mendi ehiza eta arrantza kirol elkartea dago.

Jaiak eta ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

· Argisaingo Santa Marinako jaiak: Albizturgo Argisaingo Santa Marina auzoan ospatzen dira, uztailaren 18 inguruan. Jai txikiak izaten dira auzokoak, baina ondorengo gauzez egoten da osatuta: Goizean, auzoko parrokian meza. Eta arratsaldean, albizturko eta bidania-goiatzeko gazteen arteko herri kirol saioa izaten da. Eta festak amaitzeko, trikitilari eta panderojoleek ematen diote amaiera egunari.

· Andra Mari edo Ama Birjin jaiak: Albizturgo festarik garrantzitsuenak izaten dira, eta Andra Mariaren Jasokundearen egunean ospatzen dira, hau da, abuztuaren 15 erdigune hartuta. Hainbat egun irauten dute eta egun horien zehar hainbat eta hainbat ekitaldi ospatzen dira, horien artean: Meza nagusia, herri kirol lehiaketa, bertsolariak, pilota partidak, talde ezberdinen kontzertuak,..

· San Gregorioko jaiak: Azaroaren 17 inguruan ospatzen da, eta bertan San Gregorioko ermitan meza egoten da, eta amaitzeko herriko jatetxe batean bazkari bat egiten da herritarrentzat.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albizturrek ez dauka garrantzizko ondare historiko handirik, baina hainbat berezitasun ditu:

Andre Mariaren Jasokundearen eliza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mende hasieran hasi ziren Albizturko eliza, Andre Mariaren jasokundearena, eraikitzen, antzinako eliza baten hondarren gainean. XVIII. mende bukaeran teilatua behera erori zenez, eliza berreraiki behar izan zuten, eta gaur egun ezagutzen dugun eliza Lucas Longakoa maisuak eraikia da.[19] Eraikinaren ezaugarriak: Itxura barrokoa du, eta harlanduzko bi ate ditu elizaren alde banatan. Oinplano latindar eta barnealdean abside erdizirkularra duen nabe bakarreko eliza dugu. Elizaren bi albo eta oinaldeetan, elizaurrea dago.

Santa Marina Haundi baserria

Argisaingo Santa Marina eliza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argisaingo Santa Marina eliza itxura erromanikoa duen eraikin hau, Santa Marina auzoan dago, zein oso garrantzitsua izan zen, bide nagusi bat bertatik pasatzen zelako, eta inguruko herriko erreguteak bertako baselizan izaten zirelako. Auzo honetan dagoen Santa Marina Haundi baserria ere aipatzekoa da, antzina erromesen ospitalea izan baitzen.[20]

Argisaingo Santa Marina eliza
Andra Mariaren Jasokundeko eliza
San Gregorio ermita

San Gregorio baseliza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendearen bukaeran egina da ermita hau, bere aurrean, harrizko gurutze bat dago, zeinak Kristoren martiriko ikurrak landuta baitauzka. Baselizaren barrualdeari dagokionez, Jeronimo Larreakoaren erretaula dago. Eraikinaren ezaugarriak: Oinplano laukizuzenekoa da, oinean hormak harlanduzkoak dira eta beste lekuetan harlangaitzezkoak.[21]

Herrian zehar lau iturri daude, handiena Jasokundeko elizaren ezkerraldean dagoena da eta Simon Francisco Labaien anaiei esker 1864. urtean eraikia izan zen. Iturri hauek badute herritarrentzat esanahi berezia, batik bat gure helduentzat. Garai batean etxeetara urik iristen ez zenean, iturri hauek izugarrizko aurrerakuntza suposatu zuten erdigunean bizi zirenentzat, etxetik gertu ura hartzeko gunea baitzuten.[22]

Ospitale Zaharra

1863an eraikitakoa, Ospitale Zaharraren beste aldean kokatzen da garbitoki edo latsagia.[23]

Garbilekua

Mendikuteko gotorlekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oro har arrunta eta neurri txikikoa izateagatik nabarmentzen da Mendikuteko gotorlekua, garai bereko Gipuzkoako gotorlekuen antzera, bere erabilpena XIII. mendearen bigarren erdialdean kokatzen dugu.[24]

Nagusi den eraikuntza mota hau herriko erdigunean eta bailaratan sakabanatuak daude, batzuk Erdi Aroko kutsuarekin, esaterako, Errekalde, edota elementu bitxiak gordetzen dituztenak, hala nola, kakaoa eta txokolatea ehotzeko harriak, antzina gozotegi izandako Oria etxea. Eraikin gehienek antzeko ezaugarriak dituzte: bi oin eta estalkipea, harlandua behe-oinean eta baoetan, armarria zurezko armazoiekin goi-oinetan. Arretxe, Urretaundi eta Urrutume baserriek armarri bana dituzte bere fatxadan. Urrutume baserria, kultura Ondasun gisa, Monumentu izendapena du.

Albizturtar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Anjel Mari Peñagarikano albizturtar bertsolaria, 2010. urtean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 5 6 Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Liburutegia» Albiztur (kontsulta data: 2020-03-29).
  5. «Osasun zentrua» Albiztur (kontsulta data: 2020-03-29).
  6. «Eskola» Albiztur (kontsulta data: 2020-03-29).
  7. «Haurreskola» Albiztur (kontsulta data: 2020-03-29).
  8. 1 2 «Web Eustat. Albizturko datu estatistikoak» eu.eustat.eus (kontsulta data: 2020-03-29).
  9. «Udal hauteskundeak 2023 - Albiztur - Tolosaldeko ataria» ataria.eus (kontsulta data: 2024-03-15).
  10. «Iñaki Orbegozok jarraituko du Albizturren» Tolosaldeko ataria 2023-05-28 (kontsulta data: 2026-01-28).
  11. «Alazne Urkizu da Albizturko alkate berria» Tolosaldeko ataria 2025-02-05 (kontsulta data: 2026-01-28).
  12. «Itxaso Lizaso, Mari Carmen - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-09-24).
  13. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-09-24).
  14. «Erdaraz ez jakiteak sortutako arazoak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-09-24).
  15. «Albiztur - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-08-29).
  16. «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-08-29).
  17. «Erdigunekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-08-29).
  18. «Tolosaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-08-29).
  19. «Jasokundeko Andra Mari Eliza» Albiztur (kontsulta data: 2020-03-29).
  20. «Argisaingo Santa Marina Eliza» Albiztur (kontsulta data: 2020-03-29).
  21. «San Gregorio baseliza» Albiztur (kontsulta data: 2020-03-29).
  22. «Iturriak» Albiztur (kontsulta data: 2020-03-29).
  23. «Garbilekua» Albiztur (kontsulta data: 2020-03-29).
  24. «Mendikute Gotorlekua» Albiztur (kontsulta data: 2020-03-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]