Bidania-Goiatz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bidania-Goiatz
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Bidania-Goiatz, Euskal Herria.jpg
Bidania-Goiatz udalerriaren ikuspegia. Lehen bistara, Bidania, eta urrutira, Goiatz.

Bidania-Goiazko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Gipuzkoa
Eskualdea Tolosaldea
Izen ofiziala Bidania-Goiatz[1]
Alkatea Agurtzane Zelaia
Posta kodea 20496
INE kodea 20024
Herritarra bidaniar, goiaztar[2]
Kokapena
Koordenatuak 43° 08′ 27″ N, 2° 09′ 30″ W / 43.140833333333°N,2.1583333333333°W / 43.140833333333; -2.1583333333333Koordenatuak: 43° 08′ 27″ N, 2° 09′ 30″ W / 43.140833333333°N,2.1583333333333°W / 43.140833333333; -2.1583333333333
Azalera 13,37 km2
Garaiera 489 metro
Distantzia 36 km Donostiara
Demografia
Biztanleria 520 (2019)
Green Arrow Up.svg12 (2018)
alt_left 236 (%45.4)284 (%54.6) alt_right
Dentsitatea 38,44 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[3]
Green Arrow Up.svg% 21,53
Zahartze tasa[3] % 17,65
Ugalkortasun tasa[3] ‰ 46,88
Ekonomia
Jarduera tasa[3] % 88,06 (2011)
Genero desoreka[3] % 3,68 (2011)
Langabezia erregistratua[3] % 8,6 (2013)
Kultura
Euskaldunak[3] % 86,65 (2010)
Euskararen erabilera[4] % 68,9 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1964 udalerria. urtea
Webgunea http://www.bidania-goiatz.eus/

Bidania-Goiatz[2] Gipuzkoako Tolosaldea eskualdeko udalerria da. Udalerria 1964an sortu zen, ordu arte bata bestearengandik independenteak ziren Bidania eta Goiatz herriak elkartzean. Ordutik eta 2013a arte, udalerriak Bidegoian izena zuen ofizialki; 2013an hartu zuen egungo izen ofiziala, Bidania-Goiatz. 514 biztanle zituen 2016. urtean.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidania-ren bukaerako –a artikulua da. Hortaz, honela erabiltzekoa da: Bidania, Bidaniarekin, Bidanian...; baina Bidaniko, Bidanitik, Bidanira... Era berean, izen honek bere azken –a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Bidani maitea, Bidani osoan, Gure Bidani hau... Bestalde, udalaren izen osoa erabiltzean, honakoa da bidea: Bidania-Goiatz, Bidania-Goiatzekin, Bidania-Goiatzen, Bidania-Goiatzeko / Bidania-Goiazko, Bidania-Goiatzetik / Bidania-Goiaztik, Bidania-Goiatzera / Bidania-Goiatza...[2]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidania eta Goiatz artean kilometro eskasa dago. Gipuzkoako herrigunerik garaiena duen udalerria da Bidania-Goiatz (ia 500 metro). Udalerri honetan, halaber, herrialdean garaierarik handienean dagoen etxea dago, Hernio mendiaren magaleko Berazeaga baserria.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goierri eskualdeko Itsasondo udalerriaren iparraldean ere badu lur zati bat.

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Liburutegia[5]
  • Txinkorta eskola[6]
  • Eguneko zentroa[7]
  • Osasun zerbitzua[8]
  • KZ gunea[9]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goiatzen lehen idatzizko aipamena 1027. urtekoa da, eta Bidaniarena 1399koa. Bi herriek Saiazko alkatetza sortu zuten, Errezilekin, Beizamarekin eta Aiarekin batera. 1563. urtean banatu zen alkatetza hori, eta Bidaniak eta Goiatzek udal bana eratu zuten.[10]

1964an bi herriek bat egin zuten, eta Bidegoian izena hartu. Gero, 2014. urtean, Bidania-Goiatz izena hartu zuen udalerriak.[10]

Bidania, argazki historiko batean

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970eko hamarkadatik aurrera populazio galera handia izan zuen Bidania-Goiatzek. XX. mendearen lehen hamarkadan, berriz, hazkunde nabarmena izan zuen.

2019an 557 biztanle zituen. Horietatik % 16,52k 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak % 7,54 ziren.[11]

Bidania-Goiazko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an honela banatuta zegoen ekonomia jarduera, sektoreka: lehen sektorea, BEGaren % 6,2. Bigarren sektorea, % 40. Hirugarren sektorea, % 49,9. Eraikuntza, % 3,8.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidania-Goiazko udaletxea.

2011ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Bidania-Goaitzeko alkatea Bilduko Jose Ramon Goikoetxea Amiama izan zen.

Bidania-Goiazko udalbatza

Alderdia

Bidania-Goiazko udalbatza 2011n

Zinegotziak Boto kopurua
Bildu
4 / 7
185 (% 59,87)
GOIZ-BIÑI
3 / 7
117 (% 37,86)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 7
4 (% 1,29)
Datuen iturria: Eusko Jaurlaritza[12]

2015eko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 175 boto. Independenteek (Garai Berriak) 106 boto. PSE-EEk 2 boto.[13][14] Joxe Erramun Goikoetxea izendatu zuten alkate bigarrenez.[15]

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 169 boto. Independenteek (Garai Berriak) 110 boto. PSE-EEk 5 boto.[16][17] Agurtzane Zelaia (EH BIldu) izendatu zuten alkate.[18]

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agintaldia Alkatea Alderdia Oharrak
1995-1999 Juan Ugarte Toledo Eusko Alkartasuna
1999-2003 Juan Ugarte Toledo Eusko Alkartasuna
2007-2008 Juan Ugarte Toledo Eusko Alkartasuna Zentsura-mozio bidez kargutik kendu zuten.[19]
2008-2011 Pello Arzallus Egiguren Eusko Alkartasuna
2011-2019 Jose Ramon Goikoetxea Amiama EH Bildu
2019 Agurtzane Zelaia EH Bildu

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidaniko San Bartolome eliza
  • Bidaniko San Bartolome eliza. 1890ean inauguratu zen.[20]
  • Goiazko Andra Mari Deunaren eliza. Erdi aroko eraikuntzaren elementu batzuk gorde ditu. Frontoia dauka erantsita.[20]
  • San Pedro ermita. XVII. mende hasierakoa.[20]
  • Santa Ageda ermita[20]

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidania-Goiazko Manuel Iraolaren[21] testigantza, eskola garaiaren ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[22][23] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Bidania-Goiazko euskara[24] gipuzkeraren[25] aldaera bat da, erdiguneko euskararen[26] parte den Tolosaldeko euskara[27] da, hain zuzen. Beterriko hizkerek[28] eta Tolosaldekoek osatzen dute Erdiguneko azpieuskalkia. 2010 eta 2011 urteetako datuen arabera, herriko euskaldun kopurua % 86,65 zen, eta euskararen erabilera % 68,9. 2016an euskaldunak % 85,34 ziren.[11]

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ernio guraso elkartea[29]
  • Kukuri kultur taldea[30]

Bidaniar eta goiaztar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bidegoiango Udala: Bidegoiango izen ofizialaren aldaketa, Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2013-05-21.
  2. a b c Euskaltzaindia. (PDF) 140. arauaː Gipuzkoako herri-izendegia. .
  3. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  4. «UEMA-Atlasa» Euskararen erabilera (UEMA).
  5. «Udal liburutegia» Bidania-Goiatz.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  6. «Txinkorta eskola» Bidania-Goiatz.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  7. «Eguneko zentroa» Bidania-Goiatz.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  8. «Osasun Zerbitzuak» Bidania-Goiatz.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  9. «KZgunea» Bidania-Goiatz.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  10. a b «Historia» Bidania-Goiatz.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  11. a b «Web Eustat. Bidania-Goiatzko datu estatistikoak» eu.eustat.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  12. 2011ko hauteskundeen emaitzak, Eusko Jaurlaritzaren euskadi.net webgunean.
  13. www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  14. https://ataria.eus/hauteskundeak/udal-hauteskundeak-2015/bidania-goiatz
  15. «Joxe Erramun Goikoetxea izendatu dute alkate (Bidania-Goiatz)» Tolosaldeko ataria . Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  16. https://www.euskadi.eus/ab12aAREWar/resultado/maint
  17. «Udal hauteskundeak 2019 - Bidania-Goiatz - Tolosaldeko ataria» ataria.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  18. «EH Bilduko Agurtzane Zelaia, alkate (Bidania-Goiatz)» Tolosaldeko ataria . Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  19. Pello Arzallus (EA), Bidegoiango alkate berria izango da, Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza (2008-04-10).
  20. a b c d «Elizak eta ermitak» Bidania-Goiatz.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  21. «Iraola Goenaga, Manuel - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-26.
  22. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-26.
  23. «Eskolan gaztelaniaz; errespetua nagusiei - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-26.
  24. «Bidania-Goiatz - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-04.
  25. «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-04.
  26. «Erdigunekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-04.
  27. «Tolosaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-04.
  28. «Beterrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-04.
  29. «Ernio guraso elkartea» Bidania-goiatz . Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  30. «Kukuri kultur taldea» Bidania-goiatz . Noiz kontsultatua: 2020-04-08.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa