Mtskheta
Mtskhetako monumentu historikoak1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Svetitskhoveli katedrala Misketha | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | iii, iv |
Erreferentzia | 708 |
Kokalekua | Mtskheta-Mtianeti Georgia |
Eskualdea2 | Europa / Ipar Amerika |
Izen ematea | 1994 (XVIII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Mtskheta[1] (georgieraz: მცხეთა) hiri-museo bat da, Georgiako hiririk antzinakoenetakoa eta Mtskheta-Mtianeti ekialdeko probintziako hiriburua, Tbilisitik gertu.
K.a. III. mendea eta V. mendearen artean antzinako Georgiako Erresumako hiriburu izan zen eta bertako eliza historikoen multzoa, Kaukasoko Erdi Aroko arkitekturaren adibide ona dira, eta erresuma honen garapen maila altuari buruzko lekukotza bikaina. Mtskhetan, georgiarrek, kristautasuna onartu zuten 317an eta oraindik, Georgiako Eliza Ortodoxo eta Apostolikoaren egoitza magusia da.
1996ko ekainean, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen[2], "Mtskhetako monumentu historikoak" izenarekin.
Monumentuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mtskhetan daude georgiar arkitektura kristauaren monumentu garrantzitsuenak le:
- Svetitskhoveli katedrala (XI. mendekoa)
- Jvari monasterioa (VI. mendekoa)
- Antiokoren eliza
- Samtavro monasterioa (XI. mendekoa)
- Xio-Mgvime monasterioa eta Skhtalba eliza
- Tserovani Hirutasun Santuaren eliza.
Aipatzekoak ere badira:
- Armaztsikhe gotorlekua (III. mendekoa)
- Armaztsikhe akropolia (IX. mendekoa) (Armazi),
- errege-jauregi baten hondakinak (I-III. mendekoak) eta I. mendeko hilobi bat,
- Bebris Tsikhe gotorlekua (XIV. mendekoa),
- Mikhail Mamulaxviliren lorategia,
- Arkeologia Institutua...
Senidetutako hiriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gizateriaren Ondarea Georgian | ||
---|---|---|
Mtskhetako monumentu historikoak (Svetitskhoveli • Jvari) • Svaneti Garaia • Gelati monasterioa |