Ad crumenam argudioa
(«Argumento ad crumenam» orritik birbideratua)
Ad crumenam argudioa (latinezko crumena, ae 'diruarentzako patrika, dirua') zerbait proposatzen duena aberatsa delako zerbait egia dela ondorioztatzean duen falazia mota bat da. Egitura hau du:
- Ak B esaten du;
- A aberatsa da,
- Beraz, B egia da.
Falazia honek oso ohikoa da artearen, filmen, bideojokoen edo musikaren kritiketan, adibidez: "X produktua kritikatu dezakezu, baina milioiak sortzen ditu, beraz merituren bat izango du".
Kontrako falazia argumento ad lazarum da.
Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Hain azkarra bazara, zergatik ez zara aberatsa?
- Bill Gates eredu bat da: hain aberatsa bada, zerbait ona egingo zuen.
- Lege berri hau ideia ona da: horren aurka dauden gehienak gutxieneko soldata kobratzen duten jendilajeak dira.
- — Gizon hau inozoa da — Inozoa? Zuk baino gehiago irabazten du!