Edukira joan

Ariar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ariar hitzaren lehenengo aipua: Behistungo inskripzioa. Bertan irandarren baliokidea da.[1]

Ariar[2] (sanskritoz: Ārya, «leialak») indoirandarren izen etnokulturalaren jatorrizko terminoa da.[3][4] Antzinako Indian, garai vedikoan, herri indoarioek (edo indoirandarrek) erabiltzen zuten terminoa, bai endonimo gisa, bai Aryavarta (sanzkritoz: आर्यावर्त, lit. 'Arioen lurraldea'), izeneko eskualde bati erreferentzia eginez, non bere kultura sortu zen.[5] Antzeko moduan, Avesta testu liturgikoertan esaten denez, irandar herriek, izen hori erabiltzen zuten euren burua izendatzeko, telde etniko moduan, eta eskualde bati buruz hitz egiteko, Airyanem Vaejah izen zuena (avestan: اَئیریَنَ وَئِجَهْ، airiiana vaējah, lit. 'Arioen lurraldea'), euren aberri mitikoa zena.[6][7] Hitzaren erroa, Arya, beste toponomi batzeun sustrai etimologiko da, adibdiez: Alania (*Aryāna) eta Iran (*Aryānām).[8]

Ezin da erabili kontzeptu zientifiko moduan, XIX. eta XX. menden eman zitzaion esanahiarekin. XIX. mendeko etnologo batzuen arabera Asia barnealdean bizi izan zen herri zahar bateko kideez esaten zuten, egungo indoeuroparren arbasoak zirenak[9]. Rig-vedan India eta Irango herri indoeuroparren arbasoak izendatzen zituen jatorrizko sanskritozko hitzak, baina ariar izena ez dagokio berez arraza jakin bati. Dena dela, helburu politiko jakinak gogoan hartuta erabili izan dute, Alemaniako nazismoak batez ere, beste arraza eta herri batzuk desagerrarazteko[10].

Arya* erroak bere jatorria protoindoeuropar hizkuntzan izan dezakeen arren, [11] badirudi herri indoirandarrek soilik erabili zutela, ez baitago protoindoeuroparren etnonimotzat balio izanaren frogarik. Aditu moderno askok uste dute antzinako nortasun ariarraren ethosa, Avesta eta Rigvedan deskribatzen den bezala, erlijiosoa, kulturala eta linguistikoa zela, eta ez zegoela arrazaren (zentsu fisiko edo genetikoan) kontzeptuarekin lotuta.[12] [13][14]

Egun hitza, zentsu zientifiko batean, indo-ariar hizkuntzak eta indo-ariarrak; indoeuropar enborrean jatorria zuten ekialdera migratu zuten indo-irandarren multzoko adar bat, Indiako azpikontinentean kokatu zena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Gershevitch, Ilya. (1968). Handbuch der Orientalistik, Literatur I. Leiden: Brill, 2 or..
  2. Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 3 or..
  3. Benveniste (1973), Indo-European Language and Society, 295 or.: "Arya [...] «indoiraniarren» antzinako izen arrunta da'."
  4. Witzel (2001), "Autochthonous Aryans? The Evidence from Old Indian and Iranian Texts". Electronic Journal of Vedic Studies, Autochthonous Aryans? The Evidence from Old Indian and Iranian Texts. ISSN: 1084-7561. 7 (3): 1–115. doi:10.11588/ejvs.2001.3.830 2 or.: "At the outset, it has to be underlined that the term Ārya (whence, Aryan) is the self-designation of the ancient Iranians and of those Indian groups speaking Vedic Sanskrit and other Old Indo-Aryan (OIA) languages and dialects. Both peoples called themselves and their language ārya or arya: [...]"
  5. Witzel 2001, 4, 24. or
  6. Bailey (1987): «Arya». Encyclopædia Iranica. 2. lib. Iranica Foundation. "It is used in the Avesta of members of an ethnic group and contrasts with other named groups (Tūirya, Sairima, Dāha, Sāinu or Sāini) and with the outer world of the An-airya 'non-Arya'."
  7. Gnoli 2006: "Mid. Pers. ēr (plur. ērān), just like Old Pers. ariya and Av. airya, has an evident ethnic value, which is also present in the abstract term ērīh, 'Iranian character, Iranianness'."
  8. Mallory & Adams 1997, p. 213: "Iran Alani (< *aryana) (the name of an Iranian group whose descendants are the Ossetes, one of whose subdivisions is the Iron [< *aryana-)), *aryanam (pl.) 'of the Aryans' (> MPers Iran)."
  9. Watkins, Calvert. (2000). American Heritage Dictionary of the English Language. (4. argitaraldia) New York: Houghton Mifflin ISBN 0-395-82517-2...
  10. Lur entziklopedietatik hartua.
  11. Watkins, Calvert (1985), The American Heritage Dictionary of Indo-European Roots. Houghton Mifflin. ISBN 0395378885. 3 or; Gamkrelidze & Ivanov 1995, 657–658 or.; Mallory & Adams 1997, 213 or; Anthony 2007, 92, 303 or
  12. Bryant (2001) The Quest for the Origins of Vedic Culture: The Indo-Aryan Migration Debate. Oxford University Press. ISBN 9780195169478., 60–63. or.
  13. Witzel 2001, 24 or.: "Arya/ārya ez du esan nahi herri jakin bat, ezta talde "arrazial" jakin bat ere, baizik eta sanskrito vedikoa hitz egiten zuten tribuetan sartu ziren guztiak, eta beren arau kulturalei (erritualari, poesiari eta abarri) atxikitzen zitzaizkienak"
  14. Anthony (2007), The Horse, the Wheel, and Language: How Bronze-Age Riders from the Eurasian Steppes Shaped the Modern World. Princeton University Press. ISBN 978-0691058870. 408 or.: "Rigvedatarrek eta Avestakoek, bietan, arbaso indoirandar identitate partekatuaren funtsa hizkuntza eta errituala zela, ez arraza. Norbaitek jainko-jainkosa zuzenei modu egokian sakrifikatzen bazien ereserki eta poema tradizionalen forma zuzenak erabiliz, pertsona hori ariarra zen."

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.