Arizabalo jauregia

Koordenatuak: 43°19′29″N 1°55′03″W / 43.32459°N 1.91751°W / 43.32459; -1.91751
Wikipedia, Entziklopedia askea
Arizabalo jauregia
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaPasaia
Koordenatuak43°19′29″N 1°55′03″W / 43.32459°N 1.91751°W / 43.32459; -1.91751
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXVIII. mendea -
Arkitektura
EstiloaBarrokoa
Ondarea
EJren ondarea15

Arizabalo jauregia Gipuzkoako Pasaia udalerriko Pasai Donibane barrutian dagoen jauregi bat da. Gaur egun udalerriko udalaren egoitza eta Pasaiako udaletxea da. Pasai Donibaneko kirol-portua eta San Joan elizaren artean kokatua dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertako eraikin garrantzitsuenetakoa da. Jauregia gutxienez XVII. mendekoa eta barroko estilokoa da.

Arizabalo abizena herriaren sorreratik jada Pasaiari estuki lotua dago, leku hau populatu zuten lehenbiziko familietakoa izan zela ere baieztatu daitekelarik. 1625an Lope Martinez de Isasti kronikalariak antzina portuari Arrizabala izenez deitu zitzaiola idatzi zuen, portuaren kanpoaldeko sarreran dauden harlauza handiei eginiriko euskarazko aipamena delarik, eta Arizabalo abizenarekin antzekotasun handia duelarik.

Nao eraikitzaile eta itsas kapitain bikainak izan ziren Navejas-tarren solairua izan zen etxeak Arizabalotarren armarria. 1625an Ana Navejas Sokoako Adrian Arizabalo heroiarekin ezkondu zen, eta baliteke senar-emazteak etxe hartan bizitzen jartzea.

1829an frantziar jesuitek bertan ikastetxe bat ezarri zuten, unibertsitate tituluak ematera ere iritsi zelarik. 1857an eraikinean Pasaiako Portzelana Errege Lantegi ospetsua ipini zen. XIX. mendearen amaiera aldera etxean itsas merkataritza jardun ohi zen Mercader e Hijo elkartea jarri sen. 1927ko apirilean Mercader elkarteak etxea PYSBE (Pesquerías y Secaderos de Bacalao de España, S.A.) enpresari saldu zion, bertan gerora Bizkaia auzoan eraikiko zituen industria-instalakuntzen osagarria zaingo zen bulego-eraikina ipini gauzatu zuen, oraintxuki zeregin horrekin martxan egon zelarik. Etxearen merkataritza eta industria usadio luze honek nahiz eta barnealdeko egitura aldatu izan kanpoaldea ongi errespetatu eta mantendu izan du.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikin eder honek oinplano laukizuzena eta lau uretako teilatua du. Aurrealdeak konposizio simetrikoa du, goiko hiru solairuetan hutsune berdinak errepikatuz: solairuko lau balkoi aurre-hartu ditu (babes-horma, balkoia, kanpoaldeara so egiteko edonor jar daitekeen behealdeko bao itxitura). Erdialdean armari orlatu ederra du (inguratzen duen apaindura), bertan bi dorre ageri dira eta goiko aldean, kasket mototsduna (lumak zati hutsean). Eraikina teilatu-hegal landuak inguratzen du lau aldeetatik. Barrokoa da. Dirudienez, jauregi honen arkitekturak barrokoko euskal etxe-jauregiari erantzuten dio.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]