H

Wikipedia, Entziklopedia askea
H
Euskal alfabetoa
A aB bC c • (Ç ç)1D d
E eF fG gH hI iJ j
K kL lM mN nÑ ñO o
P pQ qR rS sT tU u
V vW wX xY yZ z

Digramak: ddtttstxtz
Beste irudikapen batzuk
BanderaICS Hotel.svg
Braille
ASLSign language H.svg
Kodeakmorse kodea: ....
NATO alfabeto fonetikoa: Hotel
Braille ASCII (en) Itzuli: H

1ç letra, c letraren aldaera da euskal alfabetoan.


H, hatxe edo mutua euskal alfabetoko zortzigarren letra da. H (larriz) eta h (xehez) idazten da. Euskara batuaren ahoskera zainduan, h letra bi eratara ahoska daiteke: hasperendua (ekialdeko euskalkietan egiten den eran) edo soinurik gabe (mendebaldeko euskalkietan egiten den eran).[1]

H larria hidrogeno elementu kimikoa adierazteko erabiltzen da; aldiz, h xehea orduaren ikurra da Nazioarteko Unitate Sisteman.

Erabilera idatzia historian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Non ahoskatzen den hasperena eta non bihurtu den mutu, 3 isoglosa.

H letra gaur egun euskaraz Euskal Herriko iparraldean ezagutzen dugun soinua adierazteko aspalditik erabili izan da. Euskarazko lehen testuetan, adibidez 1545. urteko Bernart Etxepareren Linguae vasconum primitiae, jadanik agertzen da.

H letrari dagokion soinuari hasperen deitu izan zaio. Soinu hori fonema da gaur egungo ekialdeko euskalki batzuetan eta badaude nahiko zantzu[2] pentsatzeko fonema hori beste euskalki batzuetan ere ahoskatzen zela. Euskararen dokumentu zaharrenak aztertu dituzten filologoek[3] uste dute hasperena oso zabaldua egon zela euskararen eremuetan, baina gaur egun, ipar-ekialdeko euskalkietan bakarrik egiten da hasperena eta hego-mendebaldeko euskalki gehienetan hasperena mutu bihurtu da.

1968. urtean, euskara batuaren ortografia bateratzerako prozesuan, erabakirik polemikoena[4] izan zen hasperen hori idatzi edo ez idatzi. Herskariei lotutako hasperenak ez idaztea erabaki zen, Koldo Mitxelenaren proposamenari jarraiki, eta bakarrik idaztea bokal aurreko eta bokalen arteko hasperenak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia: 87. araua, Euskara batuaren ahoskera zaindua.
  2. Michelena, Luis.. (1990). Fonética histórica vasca. Diputación Foral de Guipuzkoa ISBN 84-7907-016-1. PMC 28114467. (Noiz kontsultatua: 2020-11-24).
  3. Michelena, Luis, 1915-1987.. (1990). Textos arcaicos vascos. ISBN 8450592036. PMC 1120306032. (Noiz kontsultatua: 2020-11-24).
  4. Villasante, Luis, 1920-. (D.L. 1980). La h en la ortografía vasca : razones y motivos, reglas : catálogo de voces con comentario. Edit. Franciscana Aránzazu ISBN 84-7240-119-7. PMC 9083349. (Noiz kontsultatua: 2020-11-24).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.