Edukira joan

Armeniako Erresuma (Erdi Aroa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Armeniako Erresuma
Բագրատունիների Թագավորություն
885 – 1045
Monarkia
Armeniako Erresumako bandera

Armeniako Erresumako armarria

Geografia
HiriburuaDvin
Kars
Ani (961etik aurrera)
Ekonomia
DiruaHyperpyron, Dinarra
Kultura
Hizkuntza(k)Armeniera
ErlijioaKristautasuna
Historia
Aurrekoa
Armeniako Emirrerria
Ondorengoak
Bizantziar Inperioa
Ziliziako Armeniar Erresuma
Zakaridarren Armenia

Armeniako Erresuma (batzuetan ere Bagratidarren Armenia, Armenieraz: Բագրատունիների Թագավորություն Bagratunineri Tagavorutyun), Ashot I.a Bagratunik 885an sortu zuen estatua izan zen, Armenia Handia arabiar omeiatar eta abbastarren esku bi mendez egon ondoren. Beste bi botere handiek ez bezala (Abbastarrak eta bizantziarrak) Ashot I.ak lortu zuen hainbat familia armeniar noble batu eta Armenia arabiarrengandik urruntzea.

Ashoten arrakasta oraindik handiagoa izan zen lortu zuenean bi arabiar eta bizantziar estatuen artean beste estatu bat sortu eta mantentzea. Kaliferriak Ashot "printzeen artean printzea" izendatu zuen 862 urtean eta geroago errege 884 edo 885. urtean. Erresuma honen sorrerarekin beste batzuk sortu ziren: Lori-Tashir, Taron, Vaspurakan Erresuma, Kars, Khachen eta Syunik bezala. Estatu guzti hauen arteko batasuna zaila zen mantentzeko eta honek euren kontra egin zuen. Ashot III.aren erregealdian Ani bilakatu zen hiriburua eta zentru ekonomiko eta kultural bilakatu zen.

XI. mendearen hasieran erresumaren beherakada eta erorrera iritsi zen. Basil II.a Enperadoreak lortu zuen Armeniako hego-mendebaldeko zonalde batzuk bereganatzea eta Hovhannes-Smbat erregeak bere erreinua 1022an Bizantziarrei eskaini zien bere erreinua hil odnoren. Hala ere 1041an Gagik II.ak ez zuen bere aurrekoaren hitza bete eta erresistentzia mantendu zuen 1045. urterarte.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]