Ani

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ani
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Ani seen from Armenia.jpg
Kokapena
Turkiako probintziaKars probintzia
Ur-masa Akhurian River (en) Itzuli
Koordenatuak 40° 30′ 27″ N, 43° 34′ 22″ E / 40.5075°N,43.5728°E / 40.5075; 43.5728Koordenatuak: 40° 30′ 27″ N, 43° 34′ 22″ E / 40.5075°N,43.5728°E / 40.5075; 43.5728
Historia eta erabilera
Siege of Ani
Arkitektura
Azalera 250,7 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea (ii), (iii) eta (iv)
Erreferentzia 1518
Eskualdea[I] Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea 2016 (XL. bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Ani (armenieraz: Անի; grezieraz: ἌνιονÁnion; latinez: Abnicum; turkieraz: Anı) Erdi Aroko armeniar hiri bat da, gaur egungo Turkiako Kars probintzian, Kars hiriburutik 48 kilometro ekialdera dagoena, eta Akhurian ibaiarekin mugakide duena.

Ekialdean, ibaiak eta, mendebaldean, Bostanlar haranak babesten zuten. X. mendearen amaieran, Bagratidarren Armeniako hiriburu bihurtu zen. Bere urrezko aroan, 100.000 biztanle baino gehixeago zituen, eta Bagdad, Kairo edo Konstantinoplarekin lehiatzen zen. "1001 elizen hiria" deitzen zioten bere eraikin erlijioso ugariengatik, bere eraikuntza guztiak garaiko egitura tekniko eta artistikoki aurreratuenen artean zeudelarik.[1]

1064an Seljuktarrek Bizantziar Inperioari kendu zioten. 1071eko Manzikerteko guduaren ondoren, otomandar subiranotasuna sendotu zen, mongolek 1236an inbaditu zuten arte. 1319an, lurrikara batek suntsitu zuen, eta, honen ondoren, gainbehera hasi zen, eta, pixkanaka-pixkanaka, hustu zuten.

2016ko uztailean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Ani, a Disputed City Haunted by History» The Economist 2006-6-15.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]