Abbastar Kalifa-herria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abbastar Kaliferria» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Abbastar Kalifa-herria
الخلافة العباسية الإسلامية
Al-Khilāfah al-‘Abbāsīyyah al-Islāmīyyah
750 – 1258
Kalifa-herria

Abbastar kalifa-herriko bandera

Abbastar kalifa-herriko armarria

Abbasid Caliphate most extant.png
Abbastar Kalifa-herria, bere hedadura handienean, 850. urtearen inguruan. Berde ilunezko lurrak laster galdu zituen.
Geografia
Hiriburua Bagdad
Kultura
Hizkuntza(k) Arabiera
Erlijioa Islam sunita
Historia
Sorrera 750
Ezeztapena 1258
Aurrekoa
Umayyad Flag.svgOmeiatar Kalifa-herria
Ondorengoak
Fatimitar Kalifa-herriaRectangular green flag.svg
Mongolen InperioaYehe Monggol Ulus.png

Abbastar Kalifa-herria[1] (arabieraz: العبّاسيّون, al-‘Abbāsīyūn) Mahoma hil ondoren sortutako lau kalifa-herrietatik hirugarrena izan zen. Buruzagiak Abbastar leinuaren kalifak izan ziren, omeiatarrak Al Andalus ez beste lurralde guztietatik egotzi ondoren, beren hiriburua Bagdaden kokatu zutenak. Kalifa garrantzitsuenak Al-Mansur (754775 bitartean agindu zuena) eta Harun al-Rashid (786-809) izan ziren[2].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahomaren osabarik gazteena zen Abbas ibn Abd al-Muttaliben (566-653) ondorengoek sortu zuten kalifa-herria, Kufan, 750. urtean. Etengabeko borrokek eta luxu zein arte liberalen garapenak markatu zuten leinu berriaren historia. Al-Mansur-ek hiriburua Bagdadera aldatu zuen 762an, eta Asia Txikiko herriak mendean hartu zituen. Harun al-Rashid (786-809) eta Al-Mamunen (813–833) agintaldiak distira handiko garaiak izan ziren[3]. Al-Mutasimek (833842) sortu zuen kalifa-herriko armadaren unitaterik ospetsuena, turkiar mamelukoena. Baina armadaren boterea, pixkanaka, pixkanaka, haziz joan zen eta Ar-Radi kalifak (934-941) Muhammad ibn Raiqen gain utzi behar izan zituen errege-eskumen gehienak[3].

Inperioaren gainbehera laster hasi zen eta, 150 urtez Persia mundu musulmanaren erdigunea izan ondoren, tokiko emirren eskuetan utzi behar izan zuten aginpidea. 945. urtean buiatar xiiek hartu zuten agintea Bagdaden, eta 1062 arte gobernatu zuten abbastar kalifen izenean. Arazo handiak izan ziren musulmanen mendeko lurralde askotan. Afrikako iparraldean eta Arabian liskar gorriak izan ziren artzainen eta nekazarien artean, gobernuek ezin konponduzkoak. Agintea lurraldeka banatu zen. Ifrikija aglabtarren mende gelditu zen 800an, eta fatimitarrek gobernatu zuten Egipto 969tik aurrera; 1055ean, turkiar seljuktarrek Bagdad hartu zuten.[4]

Hala ere, Abbastar kalifa-herriaren behin betiko desagerpena 1258an gertatu zen, Hulagu khanak Bagdad menderatu zuenean. Egipton mamelukoek botere politikoa atxiki zutenez gero, abbastarrek autoritate erlijiosoa gordetzea lortu zuten, 1519an Otomandar Inperioak eskualdea konkistatu zuen arte[5].

Abbastar kalifen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kufan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bagdaden[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kairon[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Abbastar Kalifa-herria Aldatu lotura Wikidatan
  1.   Toynbee, Arnold Historiaren azterketa I Klasikoak 52. orrialdea ISBN 84-88303-32-7 http://www.ehu.eus/ehg/klasikoak/?f=57 .
  2. Abbassides Collier's New Encyclopedia (1921)
  3. a b Abbasids, 1911 Encyclopædia Britannica
  4. Lur entziklopedietatik hartua.
  5. The Abbassides, The New International Encyclopædia


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.