Euzkadi (egunkaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euzkadi
Euzkadi - logo.jpg
MotaEgunkaria
Fitxa teknikoa
HizkuntzaGaztelania, euskara
Argitaratze lekuaBilbo
Koloreazuri-beltzean
Banaketa
Banatze-eremua Euskal Herria
Maiztasunaegunkaria
Historia
IdeologiaEuskal nazionalismo

Euzkadi 1913ko otsailaren 1ean kaleratzen hasi zen egunkari abertzale eta elebiduna izan zen[1].

Bi denboralditan Bilboko Posta kalean argitaratu zen. Lehenbizikoan, 1913tik Primo de Riveraren diktadura ezarri arte, Comunión Nacionalista Vasca alderdiak argitaratu zuen, eta Evaristo Bustintza Kirikiño izan zen euskal atalaren zuzendaria[1]. Bigarrenean, 1931ko urtarrila eta 1937ko ekaina bitartean, Euzko Alderdi Jeltzaleak argitaratu zuen. Maiztasuna irregularra izan zuen sei urteko ibilbidean, eta sarritan ez zen egunero-egunero atera. Bigarren denboraldi honetan, Euzkadin, beste askoren artean, Lauaxeta eta Orixek idatzi zuten.

Desjabetzapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1937ko uztailaren 6an, EAJri Euzkadiren inprimategia desjabetu eta beraien inprimategia erabili zuen hainbat urtez El Correo Españolek Diario de la Falange Española Tradicionalista y de las JONS izenarekin, espainiar falangisten egunkariak[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Javier DÍAZ NOCI: Euskal informazio-kazetaritza abertzalea (1913-1934) Ueu.org
  2. Cava, María Jesús. La prensa en Bilbao (1937). .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]