Edukira joan

Mikel Martinez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mikel Martinez

Bizitza
JaiotzaLizarra, 1955 (68/69 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea eta antzerki aktorea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm1932775 Twitter: Mikel_MartinezA Edit the value on Wikidata
Lingua Nabajorum

Mikel Martinez Etxarri (Lizarra, 1955) euskal antzezlea da. Antzerkian aritutakoa da, "Maskarada" talde aitzindariaren sortzaileetakoa izan zen 1980ko hamarkadan.

Patrick Süskind idazle alemaniarraren Kontrabaxua bakarrizketarekin arrakasta itzela lortu zuen 1988an. Garai hartan Maskarada taldeko kidea zen eta 300 errepresentazio baino gehiago egin zituen.[1] Obra oso maitagarri izanik harrera ona eman zion ikuslegoak, gazteekin institutuetan interpretazio asko egin zituen.[2]

Halaber, Patxo Telleriarekin batera Ez Dok Hiru Bikoteatroa antzerki taldean lan egiten du, baita Jokin Oregi eta beste profesionalekin TARTEAN teatroan ere.

"Cafe Bilbao" kudeatzen du anaiarekin batera Bilboko Plaza Barrian. Hiriarekin duen lotura gaztetatik dauka.

Antzerki eragilea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kulturazalea izanik aktiboki sustatzen du sorkuntza antzerkiaren munduan:[3]

  • Interneten gidoi ugari eskaintzen ditu euskarazko antzerkia sustatzeko helburuarekin (euskaraz sortutako antzezlanak, itzulpenak, bakarrizketak, haurrentzako obrak, eta ipuinak).[4]
  • Cafe Bar Bilbao teatro laburreko saria antolatzen du urtero antzerki gidoi berrien sorkuntza sustatzeko, euskaraz eta erdaraz.[5]

Antzerki Lana

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak eta errekonozimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2021: Pabellón 6ko antzerki arineko 8. Jardunaldietan Kriseiluzko saria euskarazko muntaiarik onenarentzat Salaketa obrarengatik. Goiatz Labandibarren testua, Mikel Martinezek eta Gaizka Chamizok antzeztua.[7]
  • 2021: Pabellón 6ko antzerki arineko 8. Jardunaldietan Antzezle onenaren saria Gaizka Chamizorekin partekatuta.[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Martinez, Mikel. «KONTRABAXUA - Patrick Süskind-en nobela antzeztua (bideoa)» Vimeo (Noiz kontsultatua: 2019-05-19).
  2. Astiz, Iñigo. (2015-10-04). ««Euskaraz izateagatik ideologikoki justifikatuta sentitzen dut nire lana»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-19).
  3. (Gaztelaniaz) «Las recomendaciones culturales de Mikel Martinez» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-19).
  4. Teatro testuak. (Noiz kontsultatua: 2019-05-19).
  5. «teatro saria» cafe_bilbao (Noiz kontsultatua: 2019-05-19).
  6. tartean.com. «EUSKARA SENCILLOAREN MANIFESTUA • Tartean Teatroa» Antzerki Konpainia bat, (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
  7. a b PABELLÓN 6KO ANTZERKI ARINEKO 8. JARDUNALDIETAKO PALMARESA – Pabellón Nº6. (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).
  8. «Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek Donostia Antzerki Saria jaso dute» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).
  9. tartean.eus. «LINGUA NABAJORUM • Tartean Teatroa» Antzerki Konpainia bat, (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]