Arno (ibaia)

Wikipedia(e)tik
Arno ibaia» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arno
Florence bridges.jpg
Arno ibaiaren gaineko zubiak, Florentzian
Kokapena Italia
Luzera 241 km
Arroa 8.228 km²
Emaria ahoan: 110 m³/s
Iturburua Falterona mendia, Apeninoak
Ibai ahoa Liguriako itsasoa
LocationArno.PNG

Arno[1] Italiako Toskana eskualdea zeharkatzen duen ibaia da. 241 kmko luzera du eta 8.228 km²ko arroa drainatzen du. Arezzo, Florentzia eta Pisatik igarotzen da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1.385 metroko altueran jaiotzen da, Apeninoetako Falterona mendian, eta Liguriako itsasora (Mediterraneoa) isurtzen da, 241 kilometro egin ondoren. Bere arroa, 8.228 kilometro karratukoa da. Arezzo, Florentzia, Empoli eta Pisa dira zeharkatzen dituen hiririk garrantzitsuenak[2].

Bere ibarrak oso pitoreskoak dira eta, ibaiaren gainean, nabarmentasun eta balio artistiko handiko zubi ugari daude; horien artean, Florentziako Ponte Vecchio nabarmentzen da. Beste zubi batzuk Santa Trinitá eta Ponte alla Carraia dira.

Ibaiadarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpiarroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hidrometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arnoren erregimena mediterranearra da; udan agorteak izaten dira, eta goraldiak udazkenean. Uholderik handiena, 1966ko azaroak 4an izan zuen, non 3540 metro kubiko segundoko emaria erdietsi zuen Rosanon, Apeninoetatik irten ondoren, eta 4500 metro kubiko segundoko Florentzian, iturburuan 400 mm baino gehiagoko eta, Florentzia aldean 200 mm baino gehiagoko euriteen ondorioz. Aldi berean, lehorte garaietan, oso emari txikiak izatera iritsi da; adibidez, Rosanon, 0,56 metro kubiko segundoko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arno (ibaia) Aldatu lotura Wikidatan