Ponte Vecchio

Koordenatuak: 43°46′05″N 11°15′11″E / 43.767988888889°N 11.253191666667°E / 43.767988888889; 11.253191666667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ponte Vecchio
Zubia eta Arno ibaiaren ikuspegi orokorra.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Toscana
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Florence
Italiako udalerriFlorentzia
Koordenatuak43°46′05″N 11°15′11″E / 43.767988888889°N 11.253191666667°E / 43.767988888889; 11.253191666667
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1335 (egutegi gregorianoa)
Inaugurazioa1345 (egutegi gregorianoa)
Arkitektura
ArkitektoaNeri di Fioravante (en) Itzuli
Materiala(k)harria eta pietra forte (en) Itzuli
Dimentsioak20 (zabalera) × 95 (luzera) × 30 (arkurik luzeena) m
Gurutzatzen duArno
Eramaten duVasari Corridor (en) Itzuli
Zubibegiak3
Ondarea

Ponte Vecchio (euskaraz Zubi Zaharra) Italiako Toskana eskualdean dagoen Florentzia hiriko Erdi Aroko zubi bat da. Hiri honetako Alde Zaharrean dago, eta Arno ibaia zeharkatzen du. Hiri honetako ikurra da, bai eta mundu osoko zubi ospetsuenetako bat ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ustez kokaleku horretan lehenbiziko zubia erromatarrek Florentzia sortu eta gutxira eraiki omen zuten, 150. urte aldera edo, ondoren Hadriano enperadoreak Cassia Nuova bidearen eraikuntza agindu zuenean pasabide hura hobetu egin zen.

Zaila da ordutik Erdi Arora arte bertan zenbat zubi berreraiki eta suntsitu ziren, Karlomagnoren garaian zubi bat eraiki zela aipatu ohi da, eta X.-XI. mendeen artean gaur egungo norantza duen zubia eraiki zela uste da. 1222-1322 kalteak jasan zituen, eta 1333an guztiz suntsitua izan zen. 1345an Taddeo Gaddi arkitekto eta margolariaren diseiunuari jarraiki harriz berreraiki zen.

Bigarren Mundu Gerran zehar hiriko beste zubiak ez bezala alemaniarrek ez zuten suntsitu, baina inguruko eraikinen hondakinek berau zeharkatzea oztopatzen zuten.

Zubia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zubia hiru arkuen gainean exekia dago, nagusiak 30 metroko begia du, eta gainontzeko biek 27 metrokoa. Arkuen garaiera 3,5 eta 4,4 metro arteko da.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]