Arradoi
Arradoi | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 660 m |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 43°11′18″N 1°14′00″W / 43.1882°N 1.23346°W |
Mendikatea | Arradoiko mendilerroa |
Estatu burujabe | ![]() |
Frantziaren banaketa administratiboa | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Departamendua | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Izpura |
Mendikat | Mendikat |
Arradoi Izpuran (Nafarroa Beherea) kokaturiko mendia da. Gaztainondo eta haritzez osaturiko basoak ditu, eta bere magalean, Irulegiko ardoa ekoizteko erabiltzen diren mahastiak daude.
Bere lepoan, Garaziko hainbat mendi eta kokaleku identifikatzeko baliagarria den mahaia du, piknik gune batekin batera. Donibane Garazi ondoan kokaturik egonik, Garazi eskualdeko begiratoki onenetarikoa da mendi hau.
Abiapuntuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izpuratik (1h 30m) hasten da mendira igotzeko ibilbiderik ohikoena, Mendiondoa baserriaren ondotik.
Jakingarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Piarres Narbaitz idazle azkaratearrak Pierre Arradoy goitizena erabili zuen.