Garazi

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Garazi eskualdearen kokapena Nafarroa Beherean.

Garazi Nafarroa Behereko hego-ekialdeko eskualdea da, Errobi ibaia eta bere ibaiadarrek sorturiko ibarraren goialdea, Pirinio aldean.

Donibane Garaziko kantonamendua eta Suhuskune udalerria (Iholdiko kantonamendukoa) daude Garaziko mugen barnean. 308,58 km2 ditu eta 6.823 biztanle (garaztarrak).

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donibane Garaziren ikuspegia.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luzaide gaur egun Nafarroa Garaian dagoen arren, herri garaztarra da historiaz eta izatez.

Orografia eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroa Behereko iparraldeko lurrekin alderatuz, lurralde menditsua da, erripe gehiagodun haranez osatua. Hori dela eta artzaintzarako lurralde aproposa da.

Bi lurralde mota bereizten dira Garazin: hegoaldekoa eta iparraldekoa. Hegoaldea menditsua da guztiz (Errozate, 1.346 m; Okabe, 1.463 m; Urkulu, 1.333 m). Errekek eta ibaiek haran sakonak ebakitzen dituzte (Ezterenzubi, Ezterengibel, Luzaide eta Lekunberriko haran zabala, Iratiko sarreran). Ezterengibelen sortzen da Errobi ibaia eta Laurhibar, Lakarra eta Arnegi errekak hartzen ditu bere lehen bidean. Ordoki zabalak dira Garaziko iparraldean, Donibane Garazin eta Donozaharretik iparralderako eremuan.

Klima hezea da eta ez oso hotza.

Donibane Garazi lainopean, Izpurako mahastietatik ikusita.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garaziko mendi zintzurretan menderatu zituzten euskaldunek frankoak VIII. eta IX. mendeetan. X. mendeko dokumentu batek aipatzen du Garazi lehenengo aldiz, Lapurdiko eliz barrutiko lurralde gisa.

XII. mendean hasi ziren Garaziren eta Nafarroako erresumaren arteko harremanak estutzen eta XII. mendearen hasieran Nafarroako lurra zen Garazi, egungo Nafarroa Behereko gainera lurraldeekin batean. Garaziko lurrek berebiziko garrantzia hartu zuten XII. mendetik aurrera, Donejakue bideko iragaitz eremu gisa (Donazaharre-Eiheralarre eta, geroago, Donibane Garazi).

Eskualdeko hiriburuak, Donibane Garazik, goiz lortu zituen bere foruak eta hiri librea izan zen.

1512-1521 urteetan, Nafarroaz jabetu ziren Gaztelako osteen esku geratu zen Garazi ere (Gaztelaren inbasioan, Nafarroako erregeak berak defendatu zuen hiria) eta 1530. urtean Donibane Garazi bihurtu zen Nafarroa Behereko erreinuko hiriburu (bertan biltzen ziren Nafarroako gorteak, Pauera igaro ziren arte). Garaztarra zen Bernart Etxepare, euskaraz idatzi zen lehen liburuaren egilea.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laborantza eta abere hazkuntza dira ekonomia jarduera nagusiak (ardiak eta behiak). Turismoa garrantzitsua da Donibane Garazin.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondorengo udalerriek osatzen dute Garazi eskualdea:

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara, behe-nafarrera, da Garaziko hizkuntza (biztanleriaren % 80 euskalduna da). Gune erdaldunak zabaldu eta indartu dira azkenaldi honetan, Donibane Garaziko inguruetan nagusiki.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa