Arrain budin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arrain budina
Jatorrizko herrialdea Euskal Herria
Osagaiaklegatza, porruak, azenarioak, arrautzak, ogia

Arrain budina, edo zehazkiago legatz budina batez ere legatzarekin egiten delako, arrain zuriarekin egiten den budina da, hotza ala beroa zerbitzatzen dena. Plater honetan oinarrituta Arzak donostiar sukaldariak krabarroka budina bururatu zuen 1971an[1][2].

Hala ere, egun ia arrain edo legatz budin gehienak Arzaken krabarroka budina bezala prestatzen dira, hau da, ogirik gabe eta, esne-gainarekin eta tomate saltsarekin.

Munduan ere badira beste arrain budin mota batzuk, adibidez Norvegiako fiskepudding.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Krabarroka budinak ez bezala, plater honek ogia darama, baina esne-gainik ez[3].

Legatz budinaren errezeta Maria Mesteyer bilbotarraren sukaldaritza liburuan agertzen zen 1933an jada ("La Cocina Completa", Madril, 1933).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Territorio gastronomico 2016
  2. Una receta de pastel de pescado con estrella Michelin, Lídia Penelo, La Vanguardia (2018-19-11)
  3. Errezeta Pagotxa webgunean.