Azenario

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Azenario
Daucus carota May 2008-1 edit.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaApiales
FamiliaApiaceae
LeinuaScandiceae
GeneroaDaucus
Espeziea Daucus carota
Datu orokorrak
Iturria azenario

Azenarioa edo pastanagrea (Daucus carota) Apiaceae familiako landare biurterokoa da. Barazki luze, haritsu eta laranja kolorekoa da. Azenario freskoenak hostoekin saltzen direnak dira, gordetzeko kendu egiten baitzaizkie, luzaroago kontserbatzeko propietaterik galdu gabe.

Azenarioak Afganistandik datoz, baina Mediterraneo arroan Kristo aurretik bi mila urte inguruan ere lantzen zuten. Arabiarrek kuminoa eta oliba olioa botatzen zioten, eta gaur egun ere hala egiten jarraitzen dute Magrebeko herrialdeetan.

Nutrizio-balioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolore askotako azenarioak

Azenarioak osasunerako dituen bertuteak duela hainbat mende ezagutzen dira. Ura du gehien bat, baina 100 gr azenariok 0,9 gr proteina ematen ditu, 7,3 gramo karbohidrato eta 0,2 gramo koipe, eta, gainera, zuntzak eta A, C eta E bitaminak. Azenarioaren balio energetikoa, 100 gr bakoitzeko, 33 kaloria da. Azenarioaren betakarotenoak erradikal askeen aurka egiten du, eta melanina ekoizten laguntzen du, hau da, azalaren beltzarantzeaz arduratzen den osagaia.

Barietateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azenarioa biurterokoa da, izotza jasateko gai da eta 100 egun inguru ematen ditu garatzen. Barietate ugari daude, kolore gorrixka edo laranjakoak, eta tamainaren arabera sailkatzen dira.

  • Luzeek 25 cm inguru hartzen dute.
  • Erdi luzeek 15 eta 20 cm bitartean neurtzen dute, eta haietakoa da barietate nantestarra, ezagunenetakoa dena.
  • Erdi laburrek 12 cm inguruko luzera dute.
  • Laburrek ez dute 10 cm baino gehiago. Guérande Frantziako eskualdean eta Nancyn gehien lantzen dituzten barietateak dira.

Sukaldean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azenarioa oinarri duten jakiak ez dira ugariak, kremaren bat edo beste baino ez, zaporea indartzeko laranja zukua edota esnegainezko lainoa dutela. Ezinbestekoak dira salda, eltzekariak eta sasoiko barazkien menestrak egiteko.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Azenario Aldatu lotura Wikidatan