Arrambidenea etxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arrambidenea etxea
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Errenteriako hirigune historikoa
Arrambidenea etxea1.jpg
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaErrenteria
Koordenatuak43°18′43″N 1°53′52″W
Historia eta erabilera
EraikuntzaXVII. mendea -
Arkitektura
EstiloaBarrokoa
Ondarea
EJren ondarea14

Arrambidenea etxea Errenteriako Orereta kalean dagoen, barroko estiloko, XVII. mendeko etxea da. 2005eko urtarrilaren 26an Kultura Ondasun izendatu zen Errenteriako Hirigune Historikoa, Monumentu Multzo izendapenean[1].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko erdialdeko kanpoaldean dagoen etxea da, Torrekua dorretxearen ondoan. Hasieran exentoa zen arren, gerora beste eraikin batzu gehitu zaizkio alboan, hiru etxeaurrekoa izanik gaur egun. Oinplano angeluzuzena du, behekoa eta bi solairu eta teilatuak lau aldetara ematen du. Solairu bakoitza material desberdinez eraikia dago; behekoa hareharrizko harlanduz, lehenengoa harlangaitz luzituez eta bigarrena adreiluz. Etxea berriztatzean etxeaurre nagusian harria estalia geratu da lehenengo eta bigarren solairutan. Ezkerreko aldean beheko solairua atxikia duenez ez dira bertako leihoak ikusten baina lehenengo eta bigarren solairuetan balkoiak ditu. Teilatu hegala dentikuluduna da landutako zuburuak ditu[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. EHAA 2005eko urtarrilaren 26a
  2. Euskadi.eus, Ondarea Arrambidenea etxea

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]